BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala larunbat honetan jokatuko da eta motorrak Etxahun Lekuerekin berotu ditugu, larunbatean izango den protagonistetako batekin.

Bai bai, taldeak eta diskoak izen bera dute. Split 77 ezagutzeko Aritz Aranburu gonbidatu dugu eta ahots metalizatua ez omen da dilista asko jatearen ondorio.

Gorka Julio informatikariak kontatu digu Facebookek eposta zerbitzua zergatik eskaini nahi duen orain. Berak dioen moduan, Facebook ez pentsa ONG bat bihurtu denik orain.

Amak esandakoari 40 urterekin jaramonik egiten dioten ez diegu galdetu, baina Ama Say taldea indarberrituta itzuli da musikagintzara. Ren Fan da azken lanaren izena.

Beltza, zuria, gorria…eta laugarrena arrosa. Prentsara etorrita, prentsa arrosa egitea derrigor izan da Ines Osinaga taldeko abeslari eta trikitaliarekin.

Kili kontuak izena du Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren proiektu honek. 4 eta 7 urte arteko umeentzat sexologia ipuin bidez lantzeko liburuak argitaratu dituzte. Eskuragai Elkar megadendatan.

Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zen pasa den larunbatean eta txapeldunarekin aztertu ditugu final haren nondik norakoak.

Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko (XILABA) finalaren atarian, bi protagonistarekin aritu gara berriketan. Arrakasta handia ari da izaten eta aretoa beteko dela aurre ikusita, antolakuntzatik sarrerak aurrez hartzeko deia egin dute. Finalerako sarrerak zozketagai harremanak@info7.com helbidean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »