BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Aitor Zabaleta gure txef partikularrak gaur “Ahate magreta” prestatu digu, marinatua eta onddoekin! Behatzak zupatuta, sabela ondo beteta geratzeko moduko mokadua beste behin ere Hitzen Lihoarentzat Aitorrek prestatu duena!

Ostegunero moduan, mendiko botak jantzi eta zeharkaldi eder bat egitera abiatu gara gaurkoan ere Gorka Azkaraterekin, Pirinio aldera eraman gaitu gaur, paraje eta ibilbide ezin hobeekin gozatzeko aukera ezin hobea eskaini digu beste behin ere.

Errobiko festibala gaurtik igandera bitarte egingo da Itsasun, kontzertuak eta gehiago izango dira 17.aldi honetan, xehetasun gehiago emateko gurean izan da Maite Axiari antolakuntzako kidea.

UEUren uda ikastaroek atzo itxi zituzten ateak Iruñean eta Jaso ikastolan eman duten azken jardunaldien laburpena egin digu ostegun goiz honetan, egunero moduan, Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradunak.

Teknologia berriei eskaintzen diegun tartean, Akting ingenieritza enpresako kide den Unai Bilbaok gaur QR kodeak azaldu dizkigu.

Aste honetako liburu gomendioa Pamiela argitaletxearen eskutik jaso dugu, Jose Angel Irigaraik uda honetarako liburuen zerrenda proposatu digu, besteak beste: `Assilah-ko eroa´(Capeau Urrutia), `Cuando eramos navarros´(Iñaki Sagredo), `Mikroipuinak´, `Paperezko bizitzak´(Manu Lopez Gaseni) edota `Frantzian je t´aime esaten dute´(Joxemari Iturralde).

UEUren uda ikastaroek gaur azken eguna izango dute eta Hitzen Lihoan, egunero moduan Iruñeako Jaso ikastolarekin hartu emana egin dugu asteazken honetan ere, goiza zer moduz dijoakien jakiteko eta zenbat ikasten ari diren jabetzeko.

asteartero moduan, Kirolaren B aldea ekarri digu gaurkoan ere Xabier Lopetegik, gaurkoan futbol jokalari bat hizketagai hartuta etorri da: Mario Balotelli, Italian jaiotako ghanatarra.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »