BILAKETAK

Irratsaioak artxiboa

RSS-Podcast

aa

Bukatu dira aurtengo UEUren uda ikastaroak. Baionan, Eibarren eta Iruñean egin dituzte ikastaroak ekainaren 26tik uztailaren 18ra arte. Ikastaroen arduraduna, Irati Iziarrekin hitz egin dugu Hitzen Lihoan, amaitu berri diren ikastaroen balorazioa egiteko.

Hamabostean behin gurean izaten da Gotzone Elu Hondarribiako argazkilaria eta gaur ikasturte honetako azken saioan izan da, dokumentalismo berriaren bigarren atala eskaini digu gaur Gotzonek.

Astelehenero moduan Bergarako idazle eskolara egin dugu Hitzen Lihoako lehen ordu betea osatzeko eta idazle eskolak gure antzera, kurtsoari agur esan dio, II. Karmele Igartua Beka irabazleak, eguerdi literarioa eta gehiago izan zituzten ikasturte amaierako festan; guztiaren berri eman dizuegu goiz honetan.

Ostirala izaki, asteburuko estreinaldiak ekarri dizkigu Aitor Abaroak eta gaur bakarra izan dugu hizketagai, hainbeste itxaroten eta desiatzen egon garen THE DARK KNIGHT RISES Batman superheroiaren hirugarren eta azken filma!

Gaur 18.00etan Donibane Lohitzuneko errugbi zelaian (Pavillon Bleu). Sarrerak 5, 10 eta 20 eurotan. Partidara joan ezin duzuenontzat bada aukera kutxabanken eskutik Seaskari laguntzeko, Xalbador kolegioarentzat dirua eman nahi duenak, 12518 00390 01632802601 57 kontu korronte zenbakian dirua sartu dezake. Hainbat sari zozketatuko dira eta tartean Reala-Bartzelona liga partida ikusteko sarrerak!

Aitor Zabaleta gure txef partikularrak gaur “Ahate magreta” prestatu digu, marinatua eta onddoekin! Behatzak zupatuta, sabela ondo beteta geratzeko moduko mokadua beste behin ere Hitzen Lihoarentzat Aitorrek prestatu duena!

Ostegunero moduan, mendiko botak jantzi eta zeharkaldi eder bat egitera abiatu gara gaurkoan ere Gorka Azkaraterekin, Pirinio aldera eraman gaitu gaur, paraje eta ibilbide ezin hobeekin gozatzeko aukera ezin hobea eskaini digu beste behin ere.

Errobiko festibala gaurtik igandera bitarte egingo da Itsasun, kontzertuak eta gehiago izango dira 17.aldi honetan, xehetasun gehiago emateko gurean izan da Maite Axiari antolakuntzako kidea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »