BILAKETAK

Irratsaioak artxiboa

RSS-Podcast

aa

Bihar abiatuko da ESAITen mendi martxa, 12.edizioa du aurtengoa eta Bidaxunetik Donostiara arteko ibilbidea egingo dute, abuztuaren 4ra bitarte. Txiki Falerorekin aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutu ditugu ostiral honetako Hitzen Lihoan.

datorren igandean Arrokiagan plazaratuko duten Jose MendiagUe bertsolariari buruzko pastoralaz aritu gara Hitzen Lihoako lehen minutuetan. Jean Bordaxarrek idatzi du, Argentina eta Uruguaiko euskal diaspora izango du ardatz nagusia ikusgarriak. Ohiko pastoralaren erritmoaz, Argentinako doinuak entzun ahalko dira eta taula gainean ehunka aktore igoko dira. Igande honetan lehen emanaldia eta abuztuaren 5ean bigarrena.

uda partean Euskal Herrira Saharako haur asko eta asko etortzen zaizkigu, oporraldia gurekin pasatzera eta beraiek bizi duten egoera lazgarria denbora tartetxo batean ahazteko; horietako 18 haur saharauiar Ubideako Olalde aterpetxean hartu dituzte, “Begirada alaiak aterpetxea” proiektua ezagutzeko aukera izan dugu gaur Hitzen Lihoan Ibon Goikoetxearen eskutik.

ikasturte honetako azken atala izan dugu gaur Hitzen Lihoan; Gorka Azkarate gure mendi-gidari partikularrarekin azken zeharkaldia egitera atera gara, ostegunero moduan, Pirinioetara eraman gintuen pasa den astean eta gaur ere hortxe ibili gara Gavarnieko zirkoaren inguruan.

Teknologia berrien tarteak gaur itxi ditu ateak, Akting ingenieritza enpresa izan da gurekin kurtso honetan teknologia albiste guztien berri ematen Hitzen Lihoan. Unai Bilbaok gaur, urteko errepasoa egin digu, ikasturte honetan ikusi ditugun hainbat gai errepasatu ditugu azken saio honetan.

Kirol kontu gehiago ere bai astearte honetan Hitzen Lihoan. Datorren irailaren 8an, euskal talde batek nazioarteko “Red Bull Dolomitenmann” proba ikusgarrian parte hartuko du, lehendabiziko aldiz. Erreleboka egiten den talde proba da, mundu mailako 110 taldek eman dute izena eta Austriako dolomitetan egiten da. Bertara abiatu aurreko zereginak nola dihoazkien ezagutzeko parada hartu dugu astearte honetan Hitzen Lihoan.

Kirolaren B aldean, amaitu berri den Frantziako tourrak utzi digun izen propioa ekarri digu mahai gainera gaur Xabier Lopetegik: Bradley Wiggins aurtengo irabazlea.

Ikasturte honetako azken astelehenean gure hitzen kontrabandistak ere ez du hutsik egin, Ainara Maia Hitzen Lihoan izan da behar bezalako despedida egiteko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »