BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Literatur munduko harribitxi berri bat ezagutu dugu gaurkoan. Hamaika urterekin hasi zen egunerokoa idazten, eta gerora literatura erotikoa ere idatziko zuen, “Delta of Venus” liburuan argitaratuko zenez. Pertsonaia zinez berezia eta bitxia da Nin, ezagutzea merezi duena.

Alfred Hitchcock maisua izan dugu gaurkoan lapurren gordelekuan, eta bere filmik ezagunenetako bat aurkeztu digu: Psycho (1960). Harribitxi honen zenbait bitxikeria eta pasarte entzuteaz gain, Norman Bates pertsonaiari eskainitako kanta ere ezagutu dugu.

Entzuleen altxorrak ezagutzen jarraitu dugu gaur. Besteak beste, Charlie Parker (“The Bird”) entzun dugu Ricarden eskutik, baita “euskara da gure territorio libre bakarra” esaldia gogoratu ere. Iratiko oihanera jo, eta inguru hartan dagoen Okabeko harrespila aurkeztu dugu

Edvard Munch pintore norvegiarraren lanik ezagunena da, eta akaso, artearen historiako lanik ezagunenetarikoa. “V” izeneko entzulearen gomendioz, “Garrasia” lana apur bat gehiago ezagutu dugu, eta baita koadroaren bi lapurretaren berri izan ere.

Herrialde Katalanetara jo dugu berriz, eta aurkikuntza ederra egin dugu han, entzule baten laguntzaz. Dusminguet taldearen errautsetatik sortua, La Troba Kung-Fu orotariko doinuak fusionatzeko gai da, runba katalanetik abiatuta.

JosAnton Artzek “Isturitzetik Tolosan barru” liburua eman zuen argitara 1969an. Euskal poesiagintzan mugarri, bertatik atera diren kantuez landa, aski ezezaguna da oraindik. Duela bi urte berrargitaratu zuten, eta gaurko saioa harribitxi hura ezagutzeko gonbitea da.

Entzule baten gomendioz, Montxo Armendarizen lehenengo filma aurkeztu dugu gaur: Tasio (1984). Urbasako basoetan bizi den pertsonaia honek, natura eta askatasuna maite ditu ororen gainetik. Ikatz txondorra eta ehiza bizibide hartuta, ez du beste inorentzat lan egin nahi.

Inprobisazioarekin gozatuz, zuen harribitxi gehiago ezagutu ditugu gaur. Gainera, horietariko batzuekin saio bereziak egingo ditugu aurrerago: Toure Kounda, La Troba Kung Fu eta Joxe Ripiau taldeak, Tasio filma, Txirritaren bertso zaharrak, eta Raimon kantaria.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »