BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Ostiraletan entzuleen harribitxiak aurkeztuko ditugu lapurren gordelekuan. Gaurkoan, Kataluniako kantautore bat ezagutu, eta Ocañako espetxetik heldu zaigun istorioa irakurri dugu, baita beste zenbait ezusteko ere.

Potxo Argitalzulotik ateratako komiki harribitxi honek 1936ko Donostiara eraman gaitu, irudika dezagun nola egin zieten aurre anarkista batzuek faxisten altxamenduari.

Hiru kidez osatutako “electroclash” taldea aurkeztu dugu gaur. Feminista porrokatuak, argiak, eta bereziki, dibertigarriak.

Sadeko markesa ez zen sadikoa. Libertinoa bai, sexuzalea, eta askatasun zalea. “Filosofia apaingelan” harribitxia aurkeztu digu Sadek, eta beste Sade bat ere sartu zaigu.

Quentin Tarantinoren hitzetan egin dugu gaurkoa, bere lehenengo filma aurkeztuz. 1992an mundua aho bete hortz utzi zuen filma da Reservoir Dogs, denboraldi berrian aurkeztu dugun lehen harribitxia.

Sartu da lapurra saioak denboraldiari agur esaten dio gaurko atalarekin.

Gauzen Hegoaldeari begira jarri gara gaurkoan. Izan ere, Lander Arbelaitz kazetariak Hego Afrikatik ateratako zuri-beltzeko argazkiek lapurtu dute gure arreta, eta harekin aritu gara lapurrizketan. Horrez gain, hAUSnART aldizkaria eta Hausnaurtu bloga aipatu ditugu Sarekadan, eta baita Bartzelonako Can Batllo industriagunean garatzen ari den borroka ederraren berri eman ere. Eta nola ez, Paolo Conte izan dugu saioa “azzurro” kolore ederrez tindatzen.

Poz-pozik jarri gara gaur, zinez. Izan ere, Josu Martinez etorri zaigu lapurren gordelekura, eta harekin aritu gara lapurrizketa goxoan, supazterrean bezala. “Itsasoaren alaba”, “Sagarren denbora” eta orain prestatzen ari diren “Kartzelako poemak” lanei buruz aritu gara, eta harribitxiz beteta utzi digu lapurren zuloa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »