BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Gonbidatu berezi-berezia izan dugu gaur lapurren gordelekuan. Historian lehenengo aldiz, EAEko lehendakaria izan dugu lapurrizketan, eta gainera, euskaraz. Horrez gain, greba orokorraren jarraipena egin dugu twitter bidez, baita bi film aipatu ere: Sergei Eisensteinen Greba eta Bryan Singerren Ohiko susmagarriak. Amaitzeko, entzungailuan zuen harribitxirik ez geneukanez, guk geuk bota dugu geurea, hip-hop doinuan.

Zenbaki biribilen zale ez garenez, saio berezia egin nahi izan dugu gaurkoan, hamargarrenera iritsi gabe. Bidelapurrak atala luzatuz, Peter Tosh musikari jamaikarraren ibilbidea jarraitu dugu. Toshen zenbait kantu entzun ditugu, baita bere hitzak irakurri ere, eta aspaldi joan bazen ere (1987an hil zuten tiroz), egiaztatu dugu bere lanak bizi-bizirik jarraitzen duela.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Hasiberrien moduan aritu gara gaurkoan, estreinako saioa balitz bezala. Hutsetik abiatuta, bertsolari eta hip-hoplari banarekin aritu gara Lapurrizketan. Agin Rezola eta Arianna Puello izan ditugu hurrenez hurren, txapela jantzita bata, eta bixera jantzita bestea. Horrez gain, Irrien Lagunak Kluba aurkeztu dugu sarekadan, eta entzule baten lapurreta entzun dugu Entzungailuan.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Ustekabean iritsi gara dozena erdi saiora, eta betiko moduan, pikaro, bihurri eta lixun aritu gara. Lapurrizketan Feministaldia jardunaldien berri eman digu Irene Ormazabalek; Sarekadan Pikara Magazine izan dugu hizketagai; Irratiko hanka-sartzeak entzun ditugu Ohoina Barruraino atalean, eta saioan zehar Txinaurriak bildumako kantu puxkak izan ditugu lagun.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Gaurko saioan, Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartu, eta gai horretan zer esana duen lagun batekin aritu gara lapurrizketan. Sarekada atalean, berriz, “Txinaurriak: Mikel Laboari ikasitako kantuak” izan ditugu hizpide. Amaitzeko, kolaboratzaile berezi bat izan dugu Entzungailua atalean.

Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean gehiago eta barrurago.

Txuma Murugarren musikariarekin “lapurrizketan” aritu gara, “B aldeko kantuak” diskaren gainean. Besteak beste, Txumak aitortu digu zer lapurtu duen eta zer lapurtu dioten, baita beretzat “B aldea” zer den ere. Entzungailuan kontatu digute gauza ez-materialak ere lapurtzen ahal direla, eta Bidelapurrak atalean Txirritaren bertsoak kantatu ditugu.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Hizketan, berriketan, txortxorrean, tartarin aritu gara Kalakan taldeko Jamixel Bereau musikariarekin. Ahotsak eta perkusioak oinarri hartuta, Kalakan taldeak haize berria ematen die, hain zuzen, tradizioari “lapurtutako” doinuei. Bestalde, Sarekada atalean “Munduko bideorik arraroena” entzun dugu, Zarautz Zero Zabor ekimenaren aldarrikapen bitxi eta bizia. Entzungailuan Marinaleda herriko alkatea entzun dugu, Juan Manuel Sanchez Gordillo, eta Bidelapurrak atalean, Txirritak jarritako bertso-sorta eder bat izan dugu hizpide.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Bigarren saioan Andaluziako Migue Benitez poeta eta kantariaren lanean sartu gara, ahal bezain sakon. Como apretar los dientes (Hortzak nola estutu) izena du bere disko postumoak, hain zuzen, 21 urterekin hil baitzen Migue. Kolore berdez inguratuta eta sentimendu garrapateroa lagun, hunkitu eta guzti egin gaituzte Migueren ahotsak, musikak eta hitzek. Horrez gain, Sarekada atalean Internet bidez bidaiatzeko oso gune aproposa aipatu dugu: Tokitan.tv. Entzungailua ere martxan jarri dugu, baita irratiko hanka-sartzeak entzun ere, Ohoina barruraino atalean. Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »