BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Andoni Tolosak ingelesezko folk rock doinuak entzuteko parada eman du.

Andoni Tolosak joan den astean Mondomix aldizkariaren hamarkadaren diska hoberenen zerrendarekin segitu du lehen zatian, eta gero Urtarrilaren hasieran hil zen Lhasa de Sela kantariaren musika gogora ekarri du.

Andoni Tolosak Mondomix aldizkariak bere azken alean dakarren hamarkadako diska hoberenen zerrendaren inguruko saioa aurkeztu du.

Guthrietarrak edota Earletarrak AEBetan, Carthy, Thompson edo Watersondarrak Ingalaterran. Kutitarrak Nigerian. Touredarrak Malin… Abizen horien atzean guraso eta seme alaba musikariak daude, eta haien peskisan aritu da Andoni Tolosa.

Andoni Tolosak munduko musika nobedade ugari aurkeztu ditu, afrikatik edota brasiletik etorritako doinuak tarteko.

Aspaldidanik daude lotuta New York eta Europa Ekialdeko musikak (Klezmaticks….) baina, azkenaldian bereziki Balkanetako musika eta rocka edota elektronika uztartzen dituzten bi talden azken lanak aurkeztu dira Hegoaldeko Ostatuko saio honeta: Slavic Soul Party eta Gogoll Bordello. Horretaz gain Peret eta Cesaria Evora handien azken diskoak estreinatu eta baita joan den astean Jorge Ben Basildarraren hainbat klasikoen bertsioei eskainitako tarte berezia amaitu da beste klasiko parearekin.

Andoni Tolosak musika brasildarra, Os Mutanteis taldearen eta Daniela Mercury azken lanak entzutea proposatzen du.

Orishas taldeak eman zuen ezagutzera duela hamar bat urte hip-hop Kubatarra gure artean. Orduz geroztik eta, besteak beste, talde horrek mundu osoan lortutako arraskatak bultzatuta asko garatu da Kubako hip-hop eszena. Horren barnean ahots propioa duten hiru emakume entzun dira Hegoaldeko Ostatuan: Yusa, Telmary eta Danay.  Horretaz gain Mahala Rai Banda talde Errumaniarraren eta Zizkakan Reeunion irlako talderik ezagunenetakoaren azken azken lana estreinatu dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »