BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Ibilbide hori burutu du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Tartean Takfarinas, Antonio Zambujo, 17 Hippies, Blitz the Anbassador eta Vieux FarkaToureren azken diskoak estreinatu dira.

Hego Amerikako ahotsik eder eta indartsuenaren jabe, Susana Baca handiak hiru hamarkada daramatza Peruko musika beltza (beltz esklaboen ondoregoen musika) ezaguan egiten mundu osoan. Oraintsu kalreatu du bere azken lana “Afrodiaspora” eta haren berri eman du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren saioan. Horretaz gain Geofrrey Gurrumul Yupingi Australiar aboriginen ahots nabarmenaren azken lana estreinatu du saio berean.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan munduko hainbat doinu ezberdin entzuteko aukera izan da.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan Tuareg musika entzuteko aukera izan da.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua musika saioan AEBtako folk eta Afrikako doinuak entzun dira.

New Orleans AEBtako hiri musikal nagusienetakoa da, oraindik orain, Menphis, San Francisco edo New Yorken  baimenarekin. Jazz, zydeko, cajun, r&b… musika estiloen zerrenda horretan izen propioa dute New Orleanseko funk musikak. 50, 60 eta 70 hamarkadako harri bitxi mordoxka bat entzun dira Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan.

Tuaregdarren musika haien banderarik hoberenetakoa bihurtu da mendebalekoontzat. Tianariwen taldeak bidea zabaldu eta ondoren tantaka-tantaka bertako musika, gitarretan oinarritutako musika, ordezkatzen duen hainbat talde ezagutzeko parada izan da Andoni Tolosaren eskutik. Hegoaldeko ostatuan beste hiru ezagutzeko aukera izan da. Horretarako kaleratu berri duten Ishumar 2 bilduma lana erabiliz.

Hiru izen hauek Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuaren ale honen alderik indartsuena erakusten duten moduan alderik geldoena erakutsi dute Le Trio Joubran , Boubacar Traore edo Jeanne Moreu eta Etienne Dahok. Hauexek izan dira saio honetan entzun ahal izan direnizenetako batzuk.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »