BILAKETAK

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan munduko musikaren hainbat doinu ezberdinak entzuteko parada izan da.

Izen horixe du “Folk Against Fascism” EBko hainbat musikariek osatutako mugimenduak. BNP alderdi usltraeskuindarrak Ingalaterrako herri musika bere helburuetarako erabili nahi duela salatu nahi dute. Aurten sortutako mugimendu honek Erresuma Batuko folk musikari interesgarrienetako batzuk biltzen ditu eta horren adibidea da “Folk Against Fascism” izeneko disko bikoitza. Andoni Tolosak diskoa errepasatuz EBko folk berritzailearen panorama ikuskatu du Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Informazio gehiago www.folkagainstfascism.com gunean.

Cumbia elektronikoari errepasua emateaz gain (Frente Cumbiero, Miss Bolivia eta Paco Mendoza), Kiko Veneno estimatuaren eta Las Migas lau emakume gaztek osatutako flamenko laukotearen lan berriak aurkeztu dira Hegoaldeko Ostatuaren saio honetan. Horregatik nahiko saio latinoa gertatu da. Hala eta guztiz ere beste kontu eta kantu batzuk izan dira bidelagun. Hala nola, Mouusu T Ei Lei Jovents Marseilarren azken lana “Putan De Canco”.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan saioan latino doinuak izan dira protagonistak, batez ere Tango musikan oinarritutakoak.

Andoni Tolosak Afrikako doinuei lotu da, eta batez ere Afrikako rap musika entzuteko parada eman du

Andoni Tolosak munduko doinu ezberdinak entzuteko parada eman du: blues, banjo kitarra, arabiarrak, latinoak…rutina hausteko soinu egokiak.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan hainbat disko berri aipatu dira, tartean Femi Kuti edota Los Lobos taldearenak.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika malenkoniatsu mordoa da; folk, soul, jazz eta pop musiketatik hurbilago munduko musiketatik baino, nahiz eta artistak munduko bazter ezberdinetatik etorri: Natalie Merchant, Bebel Gilberto, Raul Midon, Cibelle, Brazzaville, Dirtmusic, Me’Shell NdegeOcello, Richard Bona, Meklit Hadero, Dobet Gnahoré, Cesária Évora, Antonio Zambujo, Amira & Merima Ključo.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »