BILAKETAK

Sound System

RSS-Podcast

aa

Sound Systemen saioan Parisko gonbidatuak izan dira: Wake Up sound systemeko lagunak. Jamaikar musikarekin osatutako sesioa eskeini dute eta bertan azken urteetako New Roots estiloko abeslari ezagunak izan dira. Erabilitako riddimak ordea ez dira horren ezagunak eta horietako bi oso bereziak dira euren ekoizpena direlako. Ordubeteko reggae sound systema beraz.

Bertsioen kontuarekin jarraituko du Sound System saioak. Potato taldeak inspirazioa nondik hartzen zuen entzun nahi? Kantu originalak entzun dira gehien bat, bertsioak nahikoa entzunda direla  eta.

Azken hilabeteetan kaleratu diren reggae disko berrien haritik aritu da Aritz Usandizaga Sound System saioan. Estatu espainiarrean eta orohar nazioartean kaleratu diren disko berriak izan dira entzugai.

Iritsi da azkenean udaberria! Negu gorria izan da pasa duguna eta suaren epelean soularen inguruko doinuak izan ditugu azken saioetan. Neguari agur esan eta udaberriari kaixo esateko Marvin Gaye abeslariak 1972an eskainitako kontzertua entzun da saioan 1971ean kaleratu zuen Whats goin on diskoaren aurkezpen kontzertua izan zen eta edozein musika zaleturentzat ezinbestekoa den disko hori omentzeko aproposa da.

Aurreko asteetako saioei jarraiki beste zuzeneko bat entzun da. Acid jazz garaiaz hitz egin da aurreko saioetan eta aurrekoan Incognito taldearen zuzenekoa entzun bagenuen, saioan The Brand New Heavies taldeak 2008. urtean Lononen eskeinitakoa entzun da. Talde hau, 90. hamarkadan musika munduan eman zen berpizkundea ulertzeko ezinbestekoa da eta acid jazz deitu zen estiloaren atlde arrakastasuena izan zen

Sound System saioan, azken saioen bideari jarraituaz, 90. hamarkadan egiten zen jazz, funk eta soul berpizkundean garrantzi berezia izan zuen Incognito taldeari eskainia da. Jean Paul Bluey Maunickek sortutako egitasmo honek haize berria ekarri zion musika beltzari eta maila handiko musikari eta abeslarien laguntzarekin dotoreziaz betetako erritmoak sortu zituen. 1996. urtean Tokyon eskainitako kontzertua entzuteko aukera izan da saioan.

Kaixo guztioi! Aurreko saioetatik tiraka, gaurko saioan 90. hamarkada hasieran, London eta AEBetako hiri batzuetan sortutako erritmoak izan ditugu. Soula, jazza, reggaea, rapa eta funkia oinarri hartuta diskoa eta kantu oso interesgarriak sortu ziren Estiloen arteko mugak apurtu eta dotorezia lagun, haize freskoa iritsi zen musika beltzera. www.ixah.net

Aritz Usandizagak atzera begira jarraitzen du eta 70. hamarkadan sortutako hainbat soul eta jazz-funk doinuekin dator berriro. Itzalean mantendu diren kanta ederrak dira eta, besteak beste, 90. hamarkadan Ingalaterran eman zen erritmo hauen berpizkundeari esker (aditu batzuek acid jazz deituko zioten), argia ikusi duten kantuak entzun dira (baita acid jazz mugimenduko hainbat talde ere).

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »