BILAKETAK

Uhaina Bikaina

RSS-Podcast

aa

Agatha Christie idazle britainiarra izan zen zutik surf egin zuen lehen europarretako bat. Gai hau eta Europan surf munduan eman ziren lehen urratsak aipatzen ditu Surflari Ernegatuak irratsaio honetan.

Chasing Mavericks surf filma oinarri hartuta Kalifornia iparraldean aurkitzen den munduko urautsi beldurgarrienetako baten inguruko istorioak kontatzen ditu Surflari Ernegatuak irratsaio honetan. Amaieran, Natxo Cicatriz abeslaria gogora ekarri eta abesti bat eskaintzen dio.

Urteko azken irratsaioan, azken txapelketak, azken emaitzak eta urteko azken itsaskiak ditu hizpide Surflari Ernegatuak. Amaitzeko, iaz argitaratutako testu bat musikaz jantzi eta itsaski handietako surflariak agurtzen ditu.

Irratsaio honetan Euskal Herriko Kantauri Surf Liga eta munduko txapelketen berri emango digu Surflari Ernegatuak. Tartean abesti bitxiak ere entzun ahal dira, eta baita Kanturi Surf Ligan parte hartzen ari diren lehiakideen hitzak eta txantxak ere.

Irratsaio honetan, “Asteazken Handia” filmaren zati bat aitzakia hartuta, olatu handietako surf taulen inguruan mintzo da Surflari Ernegatua. Mota desberdinetako lehiaketak zertan diren ere esaten digu eta amaitzeko Tijuana in Blue rock taldeko abeslaria zen Eskrotoren hitzak ekartzen ditu gogora.

Irratsaio honetako gai nagusia surf txapelketak dira. Batetik, Hawaiin hastear den Triple Crown surf lehiaketa ospetsua, eta bestetik, Euskal Herriko Kantauri Surf Liga ditu hizpide Surflari Ernegatuak. Oier Illarramendi Iribar Kantauri Surf Ligako zuzendariaren hitzak ere entzungai dira kanta eta kanta artean.

Irratsaio honetan ere, Hizkuntzaren inguruko gogoeta labur bat egiten du Surflari Ernegatuak. Horrez gai, “Asteazken Handia” filmaren atal bat gogorarazi, eta udazkenaz ere mintzo da, ohiko tonu isekarian.

Uda ostean indartsu datorkigu Surflari Ernegatua. Saio honetan, Angelun egindako txapelketa bat du hizpide, Glisseguna, iparraldeko ikastolen elkarteak eta Lapurdi Surf Elkarteak antolatutako txapelketa berezia. Surfa eta euskara eskutik dira irratsaio honetan beraz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »