BILAKETAK

Denetarik

RSS-Podcast

aa

Langileak haserre daude, kezkatuta eta lanez gainezka. Osakidetzan ezarri dituzten murrizketen aurka mobilizazio egutegia prestatu dute sindikatuek eta gaur arratsaldean manifestazio jendetsua burutu da Bilbon. Edurne Agirre LAB sindikatuko Osakidetzako arduradunarekin izan gara, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun sistema publikoan bizi den egoera hobeto ezagutzeko.

Eutanasiaren gaia lehen lerroan jarri duen Nicolas Bonnemasion medikuaren auzia aztertu dugu Nora Arbelbide Berria egunkariko kazetariarekin, Paueko krimen auzitegiak Hazparneko medikua absolbitzea erabaki duen egunean.

Urtero legez, gau magikoa dugu gaurkoa, ekainaren 23koa. Suak denon gogoan, baina ez da soilik sua mende luzetan Donibane gaua ezaugarritu duena. Anuntxi Arana antropologoarekin izan gara gau magiko honen ingurukoak ezagutzeko.

Iruñeko Laura Perezekin hitz egin dugu Gakoa saioan monarkiaren kontrako manifestazioan zela. Berak izan zuen aukera Felipe VI.a ezagutzeko, Nafarroako hiriburua etorri zenean, harengana hurbildu eta solasaldi bat izan zuten. Erreferendum bat egin edo abdikatzeko eskatu zion, herritarren hitza aditzeko

El Ayuntamiento de Madrid a contratado a ciudadanos para repartir banderitas españolas, que según Alberto Pradilla no se han repartido todas por la poca afluencia. La presión de la policía para eludir la simbología republicana ha sido evidente durante todo el día en Madrid. El periodista Pradilla nos ha hecho la crónica del día.

Representantes del colectivo Kalea Denona ha denunciado  que en los últimos meses han sido impuestas en Nafarroa sanciones administrativas contra propuestas y movilizaciones sociales y civiles por un valor de 75.000 euros. El colectivo presentado hoy ha nacido para dar una respuesta colectivo a la represión económico que se está viviendo. Han convocado para el 20 de Junio una asamblea y una concentración.

Gaur izan da Debako udaltzaban Itziar eta bertze 7 auzoak Auzo Udal bihurtzeko eztabaida. Europako hauteskundeetan, galdeketaegin zuten Itziarren, partehartze zabala izateaz gain, erantzuna irmoa zen baiezkoaren alde. Geroa Galarragarekin hitz egin dugu plenoa hasi aurretik, Denon Herria platafomako kidea da.

Asier Korta Tomas Madinaren lagunarekin izan gara, Eloy Velasko epaileak espetxe bidali duen galdakaoztarraren inguruko azken berriak ezagutzeko. Asteartetik hona bizi izan dutenaz hitz egin dugu berarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »