BILAKETAK

Gakoa

RSS-Podcast

aa

Kurstoa amaitzear dela azken tertuliak burutzen ari gara Gakoa saioan. Gaurkoan Jon Garmendia eta Jasone Iroz kazetariekin izan dugu azken solasaldia eta mugaz aritu gara, gure herria zatitzen duen mugaz, fisikoaz, nahiz mentalaz.

Gotzon Elizburu komunikazio teknikariarekin eta Mikel Galan itzultzailearekin aztertu ditugu maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan EH Bilduk lortutako emaitzak.

Hauteskunde kanpaina amaitzeko hiru egun besterik geratzen ez direnean, Sandra Barrenetxe Ipar Hegoa fundazioko kidearekin eta Jon Azkune EHUko ikerlariarekin hauteskundeen balizko emaitzez aritu gara, baita, igandetik aurrera indar politiko ezberdinek lor ditzaketen balizko akordioez ere. Herrialdeka egin dugu errepasoa.

Asteazkeneroko tertulian Sandra Barrenetxea Ipar-Hegoa fundazioko kidearekin eta Jon Azkune EHUko ikerlariarekin izan gara gaurkoan. Lehenik Mediterraneoan ehunka lagun hil ostean, Afrikan bizi den errealitateaz eta Europar Batasunaren jarreraz mintzatu gara eta jarraian, Javier Maroto alkate popularrakazken hilabeteetan  piztu duen eztabaida arrazistaz. Azkenik, Estatu Espainiarrean Rato auzia eta amnistia fiskala pil-pilean daudenean, eredu fiskalez mintzatu gara, Gipuzkoako Ogasun diputatuak aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaz Bruselan azalpenak eman dituen astean.

Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta Mikel Galan itzultzailearekin izan dugu tertulia gaurkoan. Lehenik, Mediterraneoan desagertu diren 400 etorkinak hartu ditugu hizpide, ondoren, Euskal Herrian arrazismoa zertan den. Atzokoan Espainiako Kongresuan onartu zuen abortoaren lege erreformaz ere aritu gara, eta amaitzeko, Britania Handiko eta Frantziako epaitegiek Antton Troitiño eta Sabin Mendizabalen estradizio eskaerak onartu izanaz.

Jon Garmendia eta Jasone Iroz kazetariekin tertulia izan dugu gaur Gakoa saioan.

Jon Azkune EHUko ikerlariarekin eta Sandra Barrenetxea Ipar Hegoa fundazioko kideekin egin dugu tertulia. Gaur goizeko polizia operazioa, IEHko departamendu hauteskundeak, Andaluziako bozak eta LAB sindikatuak burutu berri dituen jardunaldiak oinarri hartuta, sindikalgintzaren egoeraz hausnartu dugu.

Asteazkeneroko tertulian Mikel Galan itzultzailearekin eta Gotzon Elizburu komunikazio teknikariarekin izan gara.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »