BILAKETAK

Gakoa

RSS-Podcast

aa

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta Gakoa saioko asteazkenetako tertulian emakumeen aurkako indarkeriaz mintzatu nahi izan dugu; horretarako Zaloa Ibeas LAB sindikatuko Emakume arloko arduradunarekin eta Zuriñe Rodriguez mugimendu feministako kidearekin izan gara.

Asteazkeneroko tertulian Mikel Galan itzultzaile eta Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta gazte mugimenduko kidearekin biktimen aferaz aritu gara, bihar, azaroak 20, Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik, hurrenez hurren, 25 eta 30 urte beteko direnean. Podemos alderdiaz ere hausnartu dugu, eta azkenik, Eduardo Torres Dulce Estatu espainiarreko fiskal nagusiak Arthur Masen aurka kereila aurkeztuko duela jakin ostean, Catalunyaz aritu gara.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariarekin eta Ainhoa Aznarez PSNko kidearekin izan gara gaur tertulian. Yolanda Barcina UPNko zerrendaburu ez dela izango; hori izango dugu gai nagusi. Halaber, Catalunyako prozesuaz mintzatu gara.

Hemos analizado con el subdirector de la sección de política del diario ARA, Roger Mateos, la consulta celebrada ayer en Catalunya. También hemos hablado del futuro, de los posibles pasos que se darán ahora en Catalunya.

Kaskarotenea Ikastolak bizi duen egoeraz mintzatu gara bertako andereño Maialen Tapiarekin. Aurrera jarraitzeko gogotsu daudela esan digu eta larunbateko manifestazioak, besteak beste, indarberritzeko balioko diela.

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Catalunyako prozesu subiranistaz mintzatu gara lehenik, eta Kaskarotenea Ikastolak bizi duen egoeraz bigarrenik, Jon Garmendia kazetari eta idazlearekin eta Jasone Iroz kazetariarekin.

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Sandra Barrenetxea Ipar-Hegoa fundazioko kidea eta Jon Azkune EHUko ikerlaria izan ditugu gaur gurean. Estatu espainiarrean, bereziki Alderdi Popularrari lotutako ustelkeriaz aritu gara, baita Catalunyako prozesu subiranistaz, eta Euskal Herriko mugimendu subiranistaren egoeraz ere.

Nexkatilei barbi edo printzesa izaten eta mutikoei irabazleak. Hori erakusten diete jostailuen iragarki askok txikienei. Emakundek zabaldu du ondorioa, iazko gabonetako jostailuen iragarkien inguruko ikerketa bat aurkezterakoan. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ohartarazi digu jostailuek garrantzia handiko eragina dutela, eginkizun sozializatzaile baitute haurrengan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »