BILAKETAK

Gakoa

RSS-Podcast

aa

Este verano el gobierno israelí atacó y destruyó Gaza matando a al menos 2.100 palestinos. Para conocer de primera mano la situación actual en Gaza, también para conocer como fueron esos interminables 50 días hemos hablado con Isabel Perez, periodista freelance que vive en Gaza desde el año 2007.

Euskal Herriko gatazkaren konponbidea helburu, dokumentu garrantzitsua aurkeztu dute IEHko alderdi politiko nagusienetako ordezkariek. Aieteko Konferentzian izan ziren pertsonek sinatu dute dokumentua, eskuineko UMP, alderdi sozialista, alderdi zentrista, Sortu, Abertzaleen Batasuna eta Berdeetako ordezkariek. Iñaki Altuna kazetariarekin aztertuko ditugu bertan jaso dituzten proposamenak.

Hedabideek azaleratzen ez dituzten albisteen zerrenda egiten hiru hamarkada daramatza Project Censored ekimenak. 1976an sortu zuen Carl Jensen Kaliforniako Sonoma State unibertsitateko akademikoak, Watergate eskandaluaren harira. Proiektua Estatu Batuei oso zuzendua egon arren albiste potoloak dira urtero urtero ezkutatzen direnak. Estatu batuetan azaleratzen ez direnez, mendebaldean ere orohar hala izaten da. Eta orohar informazio eskubidea eta zentsura bi gaiak mahai gainean jartzen ditu Project Censored ekimenak. 2014. urteko urtekaria aztertu du Argia hedabideko Lander Arbelaitz kazetariak.

Gakoa saioko asteazkeneroko tertulian Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta gazte mugimenduko kidearekin eta Mikel Galan itzultzaile eta irakaslearekin izan gara. Euskal Herriko bake prozesuaz, PNV eta EH Bilduren arteko balizko elkarlanaz, Nafarroako euskararen legeaz eta, besteak beste, Berria egunkariari Gasteizko gobernuak diru-laguntza murriztu izanaz mintzatu gara.

AHIGE-Euskadi, La Asociación de Hombres por la Igualdad de Género ha organizado esta tarde en Bilbo una rueda de hombres con el objetivo de promover la implicación de los hombres en contra de la violencia machista y en favor de la igualdad. Hemos hablado con Txema Olleta miembro de la asociación.

ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri zuenetik 3 urte bete diren egunean, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariarekin izan gara bake prozesuaren inguruan hausnartzen. Otamendiren esanetan urteurren honek badu alde positibo bat, baina baita etsipen puntu bat ere espetxe politikan gobernuek duten jarreragatik. Gobernuen jarreraren aurrean, Euskal Herrian presioa handitu behar dela uste du, modu iraunkor eta sendo batean presoen kaleratze prozesua bultzatzeko.

Jon Anzak eta Cristian Merchanek Lasa eta Zabala filmaren inguruko solasak eskaini dizkigute. Joan den asteazkenean Tolosan egindako aurre estreinuaz gain, filmaren harreraren inguruan solastatu dira aktore protagonistak.

GAKOA TERTULIAGakoa saioan tertuliei egingo diegu tartea asteazkenetan. Gaur lehen tertulia, Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariarekin eta Ainhoa Aznarez PSNko militantearekin izan gara, Nafarroako Euskararen Legeaz mintzatu gara, PSNk legea aldatu eta D eredua zonalde ez euskalduna delakoan zabaltzeko prest dagoela baieztatu ostean. Catalunyaz ere mintzatu gara, galdeketaren aldeko indar politikoen arteko batasuna ahuldu egin den honetan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »