BILAKETAK

Gakoa Tertulia

RSS-Podcast

aa

Jon Garmendia kazetariarekin Frantziako politikagintzan lehen lerroan dagoen Macron legearen ingurukoak aztertu ditugu, baita pasa den asteburuan Danimarkan ustez 22 urteko gazte batek burutu zituen erasoen ingurukoak ere.

Jon Azkune EHUko ikerlariarekin eta Sandra Barrenetxea Ipar Haizea fundazioko kideekin tertulia izan dugu. Greziako egoeraz eta Euskal Bideaz aritu gara.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariarekin eta Ainhoa Aznarez PSNko kidearekin izan gara gaurko tertulian. Lehenik Greziako egoera aztertu dugu, ondoren Nafarroako aktualitateari erreparatu diogu, Euskararen Legea, Ikurren Legea eta CANen inguruko ikerketa batzordea hizpide hartuta.

Jon Garmendia eta Jasone Iroz kazetariekin tertulia izan dugu gaur Gakoa saioan. Espainaiko Auzitegi Gorenak presoei Frantzian betetako espetxe urteak ez haintzat hartzeko erabakiaz aritu gara, asteleheneko polizia operazioaz eta luze Charli Hebdoren aurkako erasoaz.

Espainiako politikagintza astinduta dabil eta Konstituzioa bera ere zalantzan jartzen hasia da. Gaurko tertulian, frankismotik erregimen konstituzionalerako saltoa nola egin zen aztertu dugu Sandra Barretxea Ipar Hegoa fundazioko kidearekin eta Jon Azkune EHUko ikerlariarekin.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta Gakoa saioko asteazkenetako tertulian emakumeen aurkako indarkeriaz mintzatu nahi izan dugu; horretarako Zaloa Ibeas LAB sindikatuko Emakume arloko arduradunarekin eta Zuriñe Rodriguez mugimendu feministako kidearekin izan gara.

Asteazkeneroko tertulian Mikel Galan itzultzaile eta Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta gazte mugimenduko kidearekin biktimen aferaz aritu gara, bihar, azaroak 20, Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik, hurrenez hurren, 25 eta 30 urte beteko direnean. Podemos alderdiaz ere hausnartu dugu, eta azkenik, Eduardo Torres Dulce Estatu espainiarreko fiskal nagusiak Arthur Masen aurka kereila aurkeztuko duela jakin ostean, Catalunyaz aritu gara.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariarekin eta Ainhoa Aznarez PSNko kidearekin izan gara gaur tertulian. Yolanda Barcina UPNko zerrendaburu ez dela izango; hori izango dugu gai nagusi. Halaber, Catalunyako prozesuaz mintzatu gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »