BILAKETAK

Galtzetan gordetzeko

RSS-Podcast

aa

Udararen oporraldien aurretiko azken irratsaio hontan,musika eta kartzela gaia aukeratu dugu. Hasieran Markel Ormazabalen testua izango dugu entzungai. Jarraian bi elkarrizketatu,batetik Gorka Lazkano,Kashbad taldeko baxujole eta preso oiha,eta bestetik Maria Rivero,Siroka taldeko abeslari eta senidea. Atzera begirako zatian,Sarri eta Pittiren ihesaldia ekarri dugu gogora. Guztia,nola ez,musikaz lagunduta. Urrian izango gaituzue bueltan.

Nazioarteko elkartasunarekin jarraituz,aste honetan frantzira begira jarri gara. Bi elkarrizketatu ditugu horretarako, batetik Pariseko sustengorako Komiteko Pablo eta bestetik Oier Oa Pariseko herrixka batean asignatua bizi den preso ohi donostiarra,lehen pertsonan jaso duena nazioarteko erakunde honen babesa eta laguntza. Elkartasunak ez du mugarik!Ez gaude bakarrik!

Irratsaio berezia izan dugu. Argentinako “A casa-Etxera” elkarteko 2kiderekin izan gara, Susana Etxegoien eta Mirta Fabrerekin. Nazioarteko elkartasunaz eta beraien elkarteaz hitz egin digute. Ez galdu monografiko hau,elkarrizketak merezi du.

Espetxean ikastea ez da erreza, gai hori landu dugu Galtzetan Gordetzeko azken saio honetan. Bi gonbidatu izan ditugu, gaia bi ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko helburuz.  Gurean izan da Eneritz Gorritxategi, lehengusua frantziako espetxean duena. Eta bigarrena Iñaki Zabaleta,UPV-EHUko katedraduna.

Oier Gonzalezen testu bat entzun dugu. Baita Jose Migel Azurmendi preso ohiaren testu bat. Karlos Albas, Mirentxin furgonetetako gidaria elkarrizketatu dugu eta atzera begirako zatian Usune Iriondok bisiten ibilbidearen kronika egin digu.

Preso gaixoen gaia izango dugu hizpide gaurkoan, aste honetan inoiz baino gaurkotasun handiagoa izan duena. Sendagile eta senide diren Esti Gorostiaga eta Endika Intxausti elkarrizketatu ditugu. Atzera Begirako atalean, Joseba Asensio “Kirruli”-ren kasua ekarri dugu gogora. Albistegia, agenda eta musika ere entzun ahal izango dugu.

Aste honetan poesia eta kartzela uztartuko ditugu, martxoaren 21ean, Nazioarteko Poesiaren Eguna dela eta ekarri dugu gurera gai hau. Euskal Preso Politikoek kartzelan idatzitako poesia oso oparoa da. Horren erakusle entzun ahal izango dituzun hiru elkarrizketak! Gonbidatuak Maritxu Uzkudun, Mikel Etxaburu eta Jose luis Otamendi izango dira. Joseba Sarrionandiaren lanak ere gogoratuko ditugu. Guztia beti bezala, gaiarekin lotuta dagoen musikaz lagunduta.

Emakumeen nazioarteko eguna hain gertu izanik, astearte hontako saioa beraiei, emakumeei eskeintzea izan da gure asmoa. Horretarako emakumeak eta kartzela gaia tratatu dugu. Beraien egoeraren azalpenak eta lehen pertsonan bizitutakoen testigantzak jaso ditugu. Besteak beste bi elkarrizketa izan dituzue entzungai; batetik Maitane Sagastume preso politiko ohia eta Kontxi Ibarreta (Sara Majarenasen ama, egun Aranjuezeko espetxean dagoen euskal preso politiko ama). Hauek amatasuna eta kartzelaz hitz egin digute eta zehazki Aranjuezeko espetxean gaur egun bizi duten egoera latza. Eta beste elkarrizketa, atzera begirako zatian, Pepi Soroiz izango da protagonista. Honek, 1980-81. urtean Yeserias espetxeko bizipenak kontatu dizkigu. Guzti hau, musika eta literaturaz lagunduta. “Galtzetan Gordetzeko” irratsaioa,

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »