BILAKETAK

Galtzetan gordetzeko

RSS-Podcast

aa

Gaurko saioan tortura eta kartzela izan ditugu hizpide, baina ez bakoitza bere aldetik hartuta, kartzela tortura toki bezala. Aurreko astean torturaren aurkako eguna zenez, gaurkotasuna izanik espetxeetako errealidadera gerturatu nahi izan dugu gai honekin. Literatura, musika, esperientzia pertsonalak eta gaiaz hitz egingo diguten elkarrizketak izango dira entzungai. TORTURA EZ BAITA KOMISALDEGIAN AMAITZEN.

Aste hontako Galtzetan Gordetzeko saioan kartzela eta komikia izan dugu hizpide. Mikel Orbegozo euskal preso politikoaren “Preso Nago” komiki lana ardatz hartuta, sormen lanak espetxeetan izan duen isladaz mintzatu gara. Atzera begira ere jarri gara eta BARRUTIK aldizkarian lehen atalean ere aurkitu dugu lehen komikia. 1989. urtea zen eta garaiko testuingurua eta presoen egoera zein zen ikusteko, urte hartako uztailan idatzitako gutun bat ere berreskuratu dugu. Bukatzeko, Harkaitz Bellonen heriotzaren urteurrena izanik, bere omenez sortutako poesia musikatu bat ere izango da entzugai.

Hemen duzuen hau da GALTZETAN GORDETZEKO  lehendabiziko saioa. Joseba Sarrionandiaren “galtzetan gordetzeko koplak” olerkitik hartu du izena, gauza asko baitira galtzetan gorde daitezkenak. Eta saio berri honek ere hainbat altxor gordeko ditu, presoen inguruko albisteak, erreportai eta elkarrizketak, agendaren errepasoa. Atzera begira  ere jarriko gara, lehendabiziko saio honetan adibidez, Herrera de la Manchako kartzelara egiten ziren martxak hartu ditugu  hizpide. Miren Azkarate eta Batix Ezeizaren gidaritzapean, lan talde polita osatu dugu saioa aurrera ateratzeko. Hitzordua, hamabostero, iluntzeko 22tan.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »