BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

Nafarroan aldaketa politikoari bidea ireki zaiola dirudienez, aldaketa horrek euskararen egoeran onurarik izango ote duen hausnartzeko, ohiko estudiotik irten eta Irunera joan dira Nekane Zinkunegi esataria eta EMUN Kooperatibako teknikari Ainhoa Lasa, Euskalerria irratiko lagunek atondudako txokora. Eta eurekin izan dira EHE Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Esteban, Sortzeneko Garikoitz Torregrosa, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbao.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketak euskaraz egiten jarraitzen dutenak gehiengoa diren arren Lanbide Heziketara hurbiltzen direnak D eredutik B eredura aldatzera behartuta daude. Egoera horren zergatiez eta aldatzeko egin beharrekoaz hitz egin dugu aurtengo Ibilaldia antolatzeaz arduratu den Bilboko Harrobia ikastolako zuzendari Fernando Garrigosekin. Horrez gain, Pako Aristi idazleak euskararen inguruko diskurtsoari egiten dion kritika izan dugu enzungai. Maite Goni irakasleak, berriz, haurrek euskal alfabetoa ikasteko dauden pare bat baliabide proposatu dizkigu.

Gureaz Blain ohikoak diren hizkuntza pasadizoak landu dituzte gaurko saioan Nekane Zinkunegi esatariak eta EMUN Kooperatibako teknikari Ainhoa Lasak. Bata, euskaldunen arteko hizkuntza ohitura erdaldundu ondoren, euskalduntzea erabaki zuen langilearen ingurukoa; eta, bestea, beragana erdaraz zuzentzea duen itxurarekin lotzen duen neska batena. Horrez gain, Hizkuntz Eskubideen Behatotkiko Garbiñe Petriatiren iritzia ere jaso dute; baita Maite Goñi irakasleak Ikasten.net euskara ikasteko sareko ikastaroaz ekarritako gomendioa ere.

Irulegiko irratiko estudiotik egin dute gaurko saioa Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako teknikari Ainhoa Lasak. Izan ere, Donazaharren TELP tailerrean parte hartuta Xan Airek, Alex Arzelusek, Mattin Irigoienek eta Ainize Madariagak badute zer kontatua euren esperientziatik. Horrez gain, EHE Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanen iritzia ere jaso dute; baita Maite Goñi irakasleak ‘Jakina’ aplikazioaren inguruko aholkua ekarri du ‘Egin kontu’ atalera.

Gaurko Gureaz Blain, iritziaren tartean, EHUko agintariak lotsagorritu dituen Medikuntzako graduazio diskurtsoari lekua egin diogu, medikuntzako ikasketak euskaraz egiteko dauden zailtasunak adierazi dituzte bertan. Jarraian, Alex Txikonekin hitz egin dugu, kirolari euskaldun izateak dakarkion erreferentziagatik, eta kirol munduan euskaraz bizitzeko izaten dituzten oztopoez. Amaitzeko, Maite Goñi irakaslearen eskutik, HABEko 1. eta 2. mailak prestatzeko sakelako telefonorako bi aplikazioren berri izan dugu.

Gaurko Gureaz Blain, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Maren Belastegiren iritzia jaso dugu: udaletan egiten den normalizazioaren aldeko lanetik harago, administrazioak euskalduntzean egin beharreko urratsez aritu da. Jarraian, Esther Cigandari elkarrizketa egin diogu: Washingtonen jaio zen, eta duela zazpi urte Boisera jaon zen bizitzera. Han, duela lau bat urte euskara ikasten hasi zen, eta udan Lazkaoko Maizpideko barnetegira etortzen. Badira zenbait hilabete Euskal Herrian bizi dela. Amaitzeko, Maite Goñi irakaslearen eskutik, EGA Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko prestaketarako balia daitekeen aplikazioaren berri izan dugu.

Gureaz Blain ohikoak diren hizkuntza pasadizoak landu dituzte gaurko saioan Nekane Zinkunegi esatariak eta EMUN Kooperatibako teknikari Ainhoa Lasak. Bata, hauteskunde mahaian egotea tokatu zaienek euska hutsez funtzionatzeko gomendioen ingurukoa; bestea, etxeko giroa erdaldundu duten hiztunek giroa berreuskalduntzeko egin dezaketenaz. Horrez gain, Hizkuntz Eskubideen Behatotkiko Garbiñe Petriatiren iritzia ere jaso dute.

Gaurkoan, Aitziber Garmendia euskal aktorea izan dugu mikrofonoetan bidelagun. Euskal aktore izatearen garrantziaz, euskarari aitortu beharreko prestigioaz, zein umoregintzaz hausnartu dugu berarekin. Horrez gain, EHE Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanek eskaini digu bere iritzia. Amaitzeko, Maite Goñi irakasleak Gaurko Hitza blogaren inguruko gomendioa ekarri digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »