BILAKETAK

Zuzenekoak/ Saio Bereziak

RSS-Podcast

aa

Une hunkigarri asko bizitu dira gaur arratsaldean Gure Esku Dago dinamikak antolaturiko ekimenetan. Guk, ondorengo audio bilduman, horietako batzuk bildu ditugu. Gozatu!

Amaitzen azkena izan da Donostiako ekitalldia eta bertan, azken hitza Anjel Oiarbideri egokitu zaio. Topera beteta zegoen Anoetako estadioari baino, Euskal Herri osoari zuzenduz mezu argia helarazi du Oiarbidek: “Gaur erabakiaren aroa hasten da, dinamika honen fase definitiboa”.

San Mames Barrian hartu du hitza Zelai Nikolasek. Gure Esku Dago-ko bozeramaleak Bilboko ekitaldi nagusiari amaiera eman dio eta agurtu aurretik mezu argia helarazi du: “Gaur erabakiaren aroa hasten da, dinamika honen fase definitiboa”.

Erabakitzeko eskubidea ez da soilik Euskal Herriari dagokion eskubidea, munduko herri eta herritar guztiei dagokiena baizik. Horregatik, gaurko ekitaldietan mundu osoko herritarren hartu dute hitza. Galiziako, Herrialde Katalanetako, Brasilgo, Senegalgo edota Saharako herritarrek ere parte hartu dute Gure Esku Dago-ren ekimenetan.

Euskal diasporaren mezua ere oso presenta izan da gaurkoan erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldietan. Donostiako Anoeta estadioan adibidez, Argentinako eta Uruguayko disporaren mezua entzun duten harmailetan bilduriko milaka eta milaka herritarrek.

Julio Soto, Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunarekin hitz egin du Eguzki Irratiko Ander Perezek. Horrelako egunak indar berritzeko balio dutela esan du Sotok, “arnas bat da Iruñeko  Zezen Plazara sartu eta horrelako jendetza ikustea”.

Erabakitzeko eskubideari errima jarri dio Ion Maia bertsolariak. Anoetako estadioari buelta ematen zioen bitartean “segidilla” kantatu du bertsolari ezagunak. Giroa berotzen badaki zumaiarrak! “Hau da gure herria, egin denek irria!”. Ekitaldia hasi eta ordu erdira, giroa bero-bero dago Anoetako estadioan.

Oinatz Aizpuru kazetariak Anoetatik egin berri du konexioa. Harmailak ia-ia beteta daude dagoeneko eta jendetzaren artean DJ Bull-ekin hitz egin du,

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »