BILAKETAK

Gure Esku Dago

RSS-Podcast

aa

Arratsaldeko bost terdiak pasatxo dira dagoeneko eta Zezen Plaza pixkanaka-pixkanak ari da betetzen. Iruñeako argazkiaren berri eman digu Ander Perez Eguzki Irratiko kideak eta bide batez, harmailetan topatu dituen hainbat herritar elkarrizketatu ditu.

Bilbo Hiria Irratiko lagunek arratsaldeko ekitaldi nagusia hasi aurretik San Mamesen dagoen giroaren berri eman digute. Bilboko irratiko Xabierren hitzetan “betekada itzela izango dugu gaur San Mames Barrian”. Gainera, ANCko Euskal herriko batzordeko kide bi, Nuria Mampel eta Basili Rodrguez elkarrizketatu ditu. Bi katalanek Euskal Herriak eta Herrialde Katalanek helburu bera konpartitzen dutela nabarmendu dute.

Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko egun handiaren jarraipen berezia egiten ari gara gaur Arrosa Sareak ekoitziriko irratsaioari esker. Donostian jarri dute estudio Arrosako lagunek eta bertatik konexioak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetara giroari termometroa jartzeko eta, egia esan, eguraldia bezain bero zegoen giroa eguerdiko oihal-kateetan! Hona hemen goizak eman duena audio bilduma batean laburtuta.

Donostiako oihal-katean parte hartu duen Oinatz Aizpuru kazetariak bertatik-bertara kontuta digu goizeko ekimen nagusian zer giro. Aizpururen hitzetan “baikortasuna da nagusi Donostian eta zirrara hori nabari da”. Eguneko momenturik emozionanteena ordea, iristear dela gogoratu du kazetariak. Izan ere, Gipuzkoako hiriburuan eguneko hitzordu nagusia arratsaldeko 17:30etan da Anoeta estadioan.

Bilbotik, 97 Irrati Libreko Fakun Azanarezek oihal-katea jendez lepo dagoela esan digu. Aznarezen hitzetan “milaka eta milaka lagun oihalak airean” elkartu dira Bizkaiko hiriburuan erabakitzeko eskubidearen alde. Gainera, Onintza Enbeita bertsolaria eta Amaiur-eko diputatua elkarrizketau du. Enbeitaren hitzetan “arratsaldean zerbait handia biziko dugu San Mamesen eta nabari da”.

Zarauzko Arraio Irratiko Xilbanek Eusko Alkartasunako idazkari nagusia eta EH Bilduko parlamentaria, Peio Urizar elkarrizketatu du Donostiako Urumea ibai inguruan izaten ari den oihal-katetik bertatik. Urizarren hitzetan “gaurkoan agerian geratuko da erabakitzeko eskubidearen aldarria nazio mailakoa dela” eta esan du hurrengo urratsa “aldarria praktikan jartzea” izan behar duela.

Ainhoa Etxaide, Genma Zabaleta, Martxelo Otamendi, Kike Amonarriz, Jose Mari Agirretxe “Porrotx”, Karlos Garaikoetxea, Jule Goikoetxea, Mertxe Aizpurua, Amets Arzallus… Erabakitzeko eskubidearen harira Euskal Herriko aurpegi ezagun askoren iritziak jaso ditu 11 Telebistak eta horiek guztiak entzun ditugu Arrosa Sarearen irratsaio berezian.

Jon Maia bertsolaria elkarrizketatu zuuten aurreko astean Zebra Bidea saioan eta erabakitzeko eskubidea eta gaurko ekimenak izan zituzten hizpide. Hona hemen elkarrizketa horren laburpena.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »