BILAKETAK

Zinemaldia 2014

RSS-Podcast

aa

Gure kolaboratzaile Gaizka Izagirrek ederki iragarri bezala Carlos Vermut-en “Magical Girl” izan da aurtengo Zinemaldiko irabazle nagusia. Nabarmentzekoa, “Loreak” filmak esku hutsik bukatu duela lore asko jasota ere. Itxiera galak utzitakoari eta oro ar 62. edizioari begira jarri gara.

Gaizka Izagirrek, Pablo Maloren “Lasa eta Zabala” filmaren kritika egin digu.

Iñigo Iruin abokatuaren papera egiten du Unax Ugalde aktore gasteiztarrak “Lasa eta Zabala” pelikulan. Aitortu digu oso pelikula gogorra dela tortura modu esplizituan agertzen delako eta errespetu osoz aritu direla lanean bai familiarekiko eta baita sumarioarekiko ere. Pelikula honetan lehen aldiz hitz egiten dela GALen historiaz nabarmendu du eta oso aktuala dela “inpunitatea oraindik existitzen delako”. Sail Ofizialean aurkeztu izanak garrantzia handia duela uste du.

Atzo estrenatu ziren “Lasa eta Zabala” eta “Relatos salvajes” pelikulen gomendioa egin ostean gaurko karteldegira begira jarri gara Gaizka Izagirreren eskutik. Besteak beste, “Murieron por encima de sus posibilidades” eta “20.000 days on earth” proposatu dizkigu.

Gaizka Izagirrek, Cralos Vermut-en “Magical girl” filmaren kritika egin digu.

Urrezko maskorra irabazteko zerrendan lehen postuan jarri digu “Magical girl” pelikula Gaizka Izagirre gure zine adituak. Baina bestelako proposamenik ere egin digu ostegun honetarako. Horien artean eta “Lasa eta Zabala”z gain, “Tigers”, “Relatos salvajes” eta “Winter sleep”.

Gaizka Izagirrek, Win Wendersen “The salt of the earth” filmaren kritika egin digu.

Gaizka Izagirrek, Ned Bensonen “The Disappearance of Eleanor Rigby” filmaren kritika egin digu.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »