BILAKETAK

Asteko argazkia

RSS-Podcast

aa

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Argazkipress-eko Jagoba Manterolarena. Nafarroan berak jasotako eta jaso gabe geratutako hainbat argazki ekarri dizkigu, besteak beste, Txantrean izandako sexu erasoak salatzeko egin diren mobilizazioena edota Tafallan Fernando Sotari elkartasuna adierazteko burututakoa. Ukrainia eta Errusiako gerra zibilaren harira uniformeen eta sinboloen inguruko gogoeta ere egin digu.

003-2Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Aste Santuen ondorenean, Vaticanora eta San Petri plazara begira jarri eta Aita Santuak Hollywood-eko izarren pare jartzen dituzten hiru argazki ekarri dizkigu. Gozatu!

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Valparaison izandako sutearen haritik, “egoera latzak erakusten dituzten argazki ederrak” ekarri dizkigu. Valparaisokoaz gain, Afganistango erratz denda bateko bi emakumerena eta kutsadurak gaina hartu dion Txinako Changsha hiriburukoa.

Krimea oinarri hartuta, egunkarietako azaletan topatuko ez ditugun hiru argazki ekarri dizkigu gaurkoan Bostok Photoko Gari Garaialde argazkilariak. Krimeako erreferenduma eta errusiar federaziora batzeko ospakizunen atzean ezkutatzen den beste errealitate bat ekarri digu: tartaroen esistentzia eta deportazioaren errealitatea eta honen egunerokoa. Jatorriz tartaroa den Emine Ziyatdinova fotokazetariaren hiru argazki izan ditugu hizpide, gure herrian azken egunotan izan ditugun iheslarien ongi etorriez hausnarketa egitearekin batera.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan. Horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Astelehenean Bilbon izandako goi bilkura ekonomikora eta hau salatzeko kalean izan ziren mobilizazio eta sabotajeei begira jarri gara. Miguel Toña, Aritz Loiola eta Javi Julioren argazki bana ekarri dizkigu. Eta kale istiluetan kazetari eta argazkilarien lanaz ere gogoeta egin digu.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan. Horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. World Press Photo lehiaketa entzutetsuaz aritu gara berarekin eta bertako bi argazki saritu ekarri dizkigu, horietako bat, John Stanmeyer-en argazki irabazle nagusia, sakelakoarekin seinalearen bila dabiltzan etorkinena. James Nachtwey-en Jordaniako antzeko irudi bat ere proposatu digu. Baita Amir Pourmand-en World Press Photo-ko banakako argazkien 3. saria jaso duena ere.

olatuakAktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan. Horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Lau argazki baina gai bakarra ekarri digu gaurkoan: azken egunotako denboralea eta itsaso zakarra eta honen alde estetiko eta ikusgarria.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan. Horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Hiru argazki baina gai bakarra ekarri digu gaurkoan: Nelson Mandelaren heriotza eta haren agurrari lotutako jarrera eta adierazpenak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »