BILAKETAK

Asteko argazkia

RSS-Podcast

aa

Hong Kong-en ikur bilakatu diren aterkiak hartuta ikusi ditugu herritarrak egun hauetan Bartzelonako kaleetan euriaz babesten. Kostituzionalak galdeketa behin behinean indargabetu ostean herritarrak kalera atera dira. Bertako hiru argazki eta zenbait hausnarketa ekarri dizkigu gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialdek.

Ohitura onak ezin galdu eta aurreko ikasturtean egin bezala oraingoan ere argazkiei begira jarriko gara tarteka. Bukatu zaizkio irratiko oporrak Bostok Photoko Gari Garaialderi eta, hain zuzen, oporren bueltan aste honetan Lantzen izandako istripua ekarri digu argazkitara. Diario de Navarra, Gara eta Diario de Noticias egunkariek gertakari berari buruz azaletara ekarri dituzten argazkiez aritu gara. Eta beste behin galdera burura: irudi gogorrak saihestu behar al dira? Non dago muga? Distantzian?

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Argazkipress-eko Jagoba Manterolarena. Palestinatik hasi, Sarkozyren inputazioak eta Espainiako gobernuaren ogasun kanpaina aipatu eta Iruñako San Ferminekin amaitu dugu, batik bat, generoarekin lotutako irudiei aipamena eginez.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Azkenerako utzi dugu udako solstizioa eta San Juan bezpera. Aurrez, Baharaingo gatazkaren irudi bat ekarri digu, molotoff koktel bat eskuan duela kalean eserita dagoen gaztearena eta baita Lampedusako uretan etorkinez lepo doan itsasontziarena ere. Amaitzeko, San Juan bezperako sutan salto egin aurretiko argazkiari begira jarri gara.

brasilAktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Argazki Press-eko Jagoba Manterolarena. Brasilera begira jarri gara lehenik. Munduko futbol koparen harira fabelak eta bertako errealitatea argazkien bidez erakutsi duten hainbat argazkilari aipatu dizkigu, tartean, Sebastian Salgado. Baina hurrutira joan gabe pobrezia ere bada gurean; Nafarroako egoeraz mintzatu gara baita ate joka ditugun San Ferminetaz ere.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Igandean Iruña eta Durango batu zituen giza katera begira jarri gara eta ekimen arrakastatsua irudikatzen duen argazki bakarra topatzea zail egin zaionez hiru ekarri dizkigu, esanguratsuak hirurak. Gozatu!

529988019Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Igandean ospatu ziren Europar Parlamenturako hauteskundeak oinarri hartuta, hiru argazki ekarri dizkigu beste hainbat konturen inguruko gogoeta ere egitearekin batera.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »