BILAKETAK

Azoka

RSS-Podcast

aa

Aurreko ikasturtean bezala oraingoan ere azokei begira jarriko gara ostegunetan Lierni Elortzarekin batera. Gaurkoan, Ordizian izandako Idiazabal gaztaren egunari erreparatu diogu. Irabazleekin hitz egiteaz gainera, azokako egunerokotasunean protagonista direnen ahotsak bildu ditugu.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Ekaineko azken feria jendez eta eguraldiari dagokionean portatu da. Eta usadioak eta garaiak santuekin lotzeko dugun ohiturari jarraiki San Juan Sagarrak izan ditugu abiapuntu.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Iragarpenak esandakoa baino lanbrotsuago eta goibelako joan zen eguna atzo Euskal Herriaren ipar partean eta gerezi kolore eta zaporeek gozatu zutela goiza esan liteke. Produktu nagusien errepasoa egin digu Elortzak.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Hamar urte bete dituen Delikatuz egitasmoari begira jarri gaitu Elortzak, Leire Arandia zuzendariari egindako elkarrizketan. Delikatuz zentroak, Goierriko interpretazio zentroak, Goierriko turismo bulegoa eta elikadura, gastronomia eta nutrizio gunea eta, besteak beste, azoka bultzatzea du helburu.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Astebetean aldaketa handia izan du eguraldiak, 15 graduko aldekoa bataz beste. Hala ere, urtaroari dagokion lez produktu berrien emaria polita izan da: aire libreko patata, borraja berria, kukulua, tipulin gorria…edota Euskal Herriko piper eztia, gereziak eta marrubiak nabarmendu dizkigu Lierni Elortzak.

zizakOstegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Urtaro honetako produktu izarrari begira jarri gaitu Elortzak, Mikel Lasa eta Patxi Aierbe ziza adituen eskutik. Ondoren, Errigora ekimenaren kanpaina berriari erreparatu diogu, kontserbak eskuratzeko kanpaina gaur hasi eta maiatzaren 26 arte egongo da martxan.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara Lierni Elortzaren eskutik. Aste honetako azokek ederki erakusten dute udaberri betean gaudela. Bertako marrubiak, udaberriko zizak, onddoak eta zainzuriak aipatu dizkigu Elortzak; kanpoko produktuen artean berriz, udako fruituak.

Ostegunero garaiko eta bertako produktuei begira jartzen gara Lierni Elortzaren eskutik. Barazkiak eta landareak hartu ditugu gaur hizpide. Neguko barazkiak bukatzen ari dira eta udaberrikoak beranduago datoz negua luze eta beroa kolpez etorri baita. Ilarrak eta babak jarri dizkigu adibidetzat Elortzak.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »