BILAKETAK

Azoka

RSS-Podcast

aa

Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik. Gaur, Ordiziako Artzain Egunera begira jarri gaitu aurtengo gazta denboraldiaren irekiera ekarri baitu. Erregulartasunaren saria irabazi duen Isidro Sukiarekin eta Ordiziako alkate Igor Egurenekin hitz egin du Elortzak.

IMG_20150311_084752495Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik. Udaberri zantzuak izan ditu aste honetako kronikak udaberriko zizen agerpenarekin eta landareen agerpenarekin. Lurra landu eta erein eta landatzeko garaia honakoa, Ordiziko zein Donibane Lohitzuneko azoketan topatu daitezkeen landareak nabarmendu dizkigu Elortzak.

Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik.

Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik.

Negu betean egonda ere produktu berriak izan dira aste honetako azoketan, behi gazta birrindua ekarri digu Ordiziko azokatik Lierni Elortzak. Joseba Baez Idiazabalgo Arimasagastikoak izen bereko behi gazta saltzen du eta harekin izandako elkarrizketa ekarri digu gaurkoan.

Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik. Gaur, ardi gazta berria nabarmendu digu honek.

Baratzeek elurra eta izotza pairatu duten bezala baserritarrek ere neurriak hartu behar izan dituzte azokako salmahaian egonean egoteko, neguko jantzi eta oinetako beroez gain lurrean kartoiak jarrita egin diotela aurre zoru hotzari adierazi digu Lierni Elortzak osteguneroko azoken tartean. Izan da baserritik jaitsi ezinda geratu denik edota zer saldua izan gabe ere asteroko hitzorduari uko egin ez dionik. Haurren konpainia ere izan dute aste honetan Ordiziko azokan; berotasun guztia ongi etorria.

Urtarrila bere ondarrera iristen ari da eta hilbeltza agurtu bezala San Blas hurbilduko dela iragartzen dute azokek, San Blas opil ederrak ikusi baititugu aste honetan Ordiziko azokan. Hala azaldu digu ostegunero egin ohi dugun tartean Lierni Elortzak. Marrubiei eta marrubi landareari ere erreparatu diogu, negua aurrera doanaren beste arrastotxo bat baitira hauek. Bertakoa landatzeko garaia den honetan, laister Maroko eta Andaluziatik iritsitakoak batik bat Hego Euskal Herrian nagusituko direla aipatu digu Elortzak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »