BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Elkarrizketa Jabier Muguruzarekin Beste Hogei disko berriaz

Bartzelonako Euskal Etxea Diada egunean

Martxelo Diaz Bartzeloantik Diada egunean

Elkarrizketa Txutxi Ariznabarreta Independentistak Diada egunean

Garesko herriak Begoña Garcia Arandigoien “Alba” militante internazionalista omenduko du bere heriotzaren 25. urteurrenean. “Alba” nor zen eta omenalkdia nolakoa izango den kontatu digu Lur Albisuk, Izarbeibarko Talde Feministako kideak. Interneten badira Begoña garcia Arangoienen bizia kontatzen duten dokumentalak. Horietako bi dira “La lluita a la motxila” eta “Cómo no quererte Alba”.

Gune autogestionatuen kontrako epaiketak eta mehatxuak eguneroko ogia dira Euskal Herrian. Bilbon, Kukutza defendatzeagatik 19 lagunek epaiketa izango dute datorren astean eta Donotian, Kortxoenea gaztetxeko kideak erresistentzian ari dira hustea gelditzeko helburuarekin. Baina ez dira bakarrak. Zornotzako Ziztada Gune Askeko 7 kidek ere epaiketa izango dute bihar eta auziperatuei elkartasuna adierazteko protestak iragarri dituzte Bizkaiko herrian. Zornotzako Ziztada gune okupatuko kide batekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

la fotoBaserriaXXI eta Etxalde elkarteek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Ordizian, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko legealdian abian jarri ziren transformazio gune kolektiboak bertan behera utzi nahi dituela salatzeko. Joxi Azpillaga, Baserria XXI elkarteko kideak azaldu digunaren arabera, nekazal ekoizpenak transformatzeko zentro kolektibo hauek baserrien “biziraupena bermatzeko tresna eraginkorrak dira”. EAJren Gobernuak ordea, baserriak eta, oro har, lehen sektorea sustatzeko borondaterik ez duela salatu du Azpillagak. Elkarrizketan, transformazio gune kolektiboak zer diren zehaztu eta baserrien egoera zertan den azaldu digu baserriaXXI elkarteko kideak.

Hondarribiko alardera begira jarri gara Gara egunkariko kazetari Oihane Larretxearekin. Aurtengoan keinu baikorrak ikusi dituela adierazi digu: oihu gutxiago, alarde baztertzailetik parekidera gerturatu direnak edota ertzaintza kaskorik gabe joan izana. Alkateak konpainia parekideari harrerarik egin ez badio ere udaletxeak gaia mahai gainean duela adierazi dute Jaizkibel konpainiatik.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »