BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

la fotoIa hamarkada bateko isilunearen ostean itzuli da Anestesia taldea. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea Zirkulutik espiralera diskoarekin. Mikel Kazalis Anestesia taldeko gitarra eta ahotsarekin hitz egin dugu.

Ofizialki “Kardaberaz” kalea zena, “Andre kalea” da aurreko larunbataz geroztik Hernanin. Aldaketa honi eskerrak, garai bateko izena berreskuratu du Hernaniko kaskoko kale nagusienetako honek eta bide batez, emakumearen ikusgarritasuna handituko da Hernaniko kale izendegian. Aldaketa honen inguruan hausnartu dugu gaur, Maialen Apezetxea Lujanbiorekin, Hernaniko Udaleko Berdintasun teknikariarekin.

Kurdistanen hasiko da aurten Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira, martxoaren 8an eta bertan da dagoeneko, martxan parte hartzeko, Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkaritza bat. Guk haietako batekin, Leire Ibargurenekin solastu dugu Kalegorrian saioan eta bidaiari helburuak eta asmoak zeintzuk diren kontatu dizkigu. Zortzi hilabetez karabana feministak Europa zeharkatu ostean, urrian amaituko da Portugalen. Euskal Herritik irailaren 28tik urriaren 4era pasako da, eta ekintza andana egingo dute “Gure gorputzak, gure territorioak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte!” lelopean.

la fotoEuskal Estatu Feminista baten beharra ikusten du Jule Goikoetxea feminista eta Zientzia Politikoetako irakasleak. Helburu horretara iristeko bere proposamena da Feministen Estatu Kontseilua sortzea, dagoeneko martxan dagoena. Hegemonia feministaren beharraz, boterea hartu beharraz, biolentzia desberdinei (emakumeen aurkako biolentziari, batik bat) eman beharreko balio politikoaz, mugimendu ezkertiarren erreproduzitzen diren botere harremanez…gogoeta egin dugu berarekin.

la fotoAniztasuna eta alaitasuna dira Lasarte-Oria herriko aurkezpen bideo berriak guri transmititu diguna. Gipuzkoako herririk dibertsoena da Lasarte-Oria, bertan bizi direnen %44 Euskal Herritik kanpo jaiotakoak dira. Aniztasun hori aberastasuna dela ulertzen dute bertako herritarrek azken urteetan egindako prozesu parte hartzailearen ondorioz. Berriki kaleratutako bideoa elkarbizitzan urrats gehiago emateko tresna edo aitzakia izan da eta bertako herritarrek onartu digute bizilagunen artean elkarri begiratzeko modua aldatu egin dela. Lasarte-Oriako alkate Pablo Barriorekin, Kukuka taldeko Maider Oiartzabal eta Kontxu Iartzarekin eta Gurutze Zabala Sasoeta Zumaburu eskolako guraso elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

Antxeta Irratia fue una de las radios comunitarias vascas que logró una licencia en el concurso convocado por el anterior Gobierno de Lakua para repartir 34 licencias de emisión en FM. Al final, esas licencias no se repartieron porque tanto el Gobierno saliente del PSE, como el entrante del PNV, acordaron dejar en suspenso el citado reparto. Una decision que fue recurrida por Antxeta Irratia, al igual que lo hicieron otras tantas radios comunitarias de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. La cuestión es que esta semana se ha sabido que la radio euskaldun que emite a los dos lados del Bidasoa ha ganado dicho recurso contra el Gobierno de Lakua. Una situación sobre la que hemos querido preguntar, entre otras cuestiones, a Agus Hernan, presidente de Antxeta Irratia.

Emankorra izaten ari da Etxerat elkarteak Bruselara eginiko bidaia. Atzokoan adibidez, hainbat alderditako hamar europarlamentarik sakabanaketaren ondorioak ezagutu zituzten euskal presoen senide eta lagunen elkarteko ordezkarien eskutik eta gaur, beste hainbeste egiteko asmoa dute Etxerat-ekoek. Guk, goizean, Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko ordezkaria elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan eta Bruselara eginiko bidaiakarekin “oso pozik” daudela esan digu.

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan, Kike Amonarriz hizkuntzalariak eta telebista aurkezleak euskaldunon korapiloez eta nazio kulturalaren egoeraz egindako gogoetak ekarri dizkigu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »