BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Urtero legez Euskal Astea ospatzen ari dira Argentinan, aurtengoan azaroaren 1etik 9ra bitartean. La Platan izaten ari da hitzordua, Villa Mariari lekukoa hartuta, iaz hor ospatu baitzen festa. Euskal kultura, kirola, gastronomia eta baita politika ere oinarri duten hainbat ekimen burutzen ari dira. La Platako Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko idazkari Maria Fernanda Astigarragak eman dizkigu xehetasunak.

tabletTabletek eskuliburuak ordezkatu behar al dituzte? Zein leku izan behar dute IKTek edo teknologi berriek hezkuntzan? Zein dira abantailak eta jarri behar al dira mugak? Horiei, besteak beste, erantzuna emango diete bihar hainbat adituk Donostiako San Telmo museoan antolatu diren Euskarabildua jardunaldietan. Iametzak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatu dituzte, egun osokoak izango dira eta doakoak. Eli Pombo Iametzako kudeatzaileak eta Maite Goñi Mondragon unibertsitateko irakasleak eman dizkigute xehetasunak.

Goizean, Lau Haizeetara Gogoan plataformak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon eta bertan, besteak beste, Gasteizeko Parlamentuan gaur bertan onartuko den Memoriaren Institutoaz beren iritzia eman dute plataformako kideek. Guk, prentsaurrekoaren aurretik, Lau Haizeetara Gogoan plataformako kide den Antton Gomez elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan.

rosa luena Behobia-Donostia lasterketa 25 aldiz segidan egin eta bukatu duen emakume korrikalari bakarra da Rosa Luena. Igandean omenduko dute Donostian lasterketa herrikoiak 50 urte bete dituen honetan. Gustora agertu zaigu Luena omenaldiarekin nahiz eta ez zuen espero, eta aitortu digu bera “bat gehiago” izango dela igandean. Emakumeen parte hartzea hareagotzen ari dela eta pozik agertu da eta aitortu digu berarentzat korri egitea “psikologo onena dela”. Bejondeizula!

Zenbat dira momentuan esan ez eta ondokoa edo maite duguna joatean esan gabe geratzen zaizkigunak? Errudun sentitzen al gara esan edo egin ez ditugunez? Beldurra sentitzen al dugu heriotza ate joka etortzen zaigunean? Nola aurre egin gertuan heriotze bati? Tabua al da heriotza gure jendartean? Ba al ditugu heriotzari aurre egiteko edo naturaltasunez bizitzeko nahikoa mekanismo? Galdera hainbat egin dizkiogu Amaia Artola psikologo eta gerontologoari; bueltan argipen hainbat jaso ditugu.

Hoy hemos emitido una entrevista que grabamos hace ahora un par de semanas con Guadalupe Rodríguez, miembro de la Coordinadora Simón Bolibar e histórica militante de la Fundación Pakito Arriaran. Guadalupe Rodríguez estuvo de gira por Euskal Herria con el objetivo de dar cuenta de los retos actuales de la revolución bolivariana en Venezuela. Está la charla que tuvimos con ella, en Kalegorrian.

Udalbilttzako ordezkaritza bat, Mertxe Aizpurua lehendakaria buru duela, Ziburuko Kaskarotenea ikastolara joan da gaur goizean. Bisitan, ikastolarentzako 10.000 euroko diru laguntza iragarri du Mertxe Aizpuruak eta Kaskaroteneak Udalbiltzaren babes osoa duela baieztatu du. Horri buruz, eta bestelako gaieie buruz galdetu diogu Kalegorrian saioan, Mertxe Aizpuruari.

Este pasado domingo lass Repúblicas Populares de Lugansk y Donetsk celebraron elecciones y elegieron a sus representantes. Una eleccioes que tienen el respaldo de Rusia, no así de los Estados Unidos. ¿Qué conclusiones se pueden sacar en relación a las recientes elecciones en el Donbass? ¿Qué efectos tendrán a corto plazo? Sobre todo eso y más le hemos preguntado a Asier Blas, profesor de la UPV y analista internacional.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »