BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

la fotoEneko Villegas eta Julen Zuaznabarekin auzipetutako gazteekin elkarrizketa egin dugu. Beraien atxiloketetaz, jasandako torturaz eta berriz abiatuko den auziaz hitz egin dute.

la fotoAsko dira gurean familiarik ez duten adingabeak eta ondorioz zentro eta pisuetan bizi direnak. Familiak ematen duen goxotasuna eta gertutasuna ordea, haur eta gazte hauen garapenean lagungarria direla uste dute adituek eta lan horretan ari dira hainbat elkarte eta instituzio. Gaur, biharko eguna amets. Zeu zaitut aukeran leloa hartuta harrera familiak aurkitzeko kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Beroa elkarteak berriz, urteak daramatza eremu honetan lanean. Aldundiko haurren babeserako zuzendari Euken Barreñarekin eta Beroa elkarteko kide eta harreragile Aitor Iruretagoienarekin gerturatu gara errealitatera.

Lou Reed-ek Beteluko mamia probatu zuenean izan zuen esker ona disko batean itzuli nahi izan diote Euskal Herriko hainbat musikari eta musikazalek Lou Reed-i. Gaur urtebete zendu zen New Yorkeko musikaria 71 urte zituela eta urtemugarekin bat eginez Euskal Herriko hainbat musikarik Lou Reed, mila esker izeneko diskoa kaleratu dute gaur. Jonan Ordorika soinu teknikari eta Reed-en zale sutsuak bultzatu duen proiektuan parte hartu dute, besteak beste, Ruperrek, Anarik, Evaristok, Txuma Murugarrenek edota Gorka Urbizuk. Pedro Elias Igartua musika adituak eman dizkigu xehetasunak diskoko hainbat kantu elkarrekin entzutearekin batera.

Bizi! eta CADE mugimenduek deituta, elkarretaratzea izango da gaur iluntzean Baionako suprefekturaren egoiza aurrean Okzitaniako gazte ekologista baten heriotza salatzeko. Poliziarekin istiluak izan zituzten milaka manifestarik igandean, Testeteko (Okzitania) paduran urtegi bat eraikitzearen aurka antolatutako protestan. Bertan, 21 urteko gazte bat hil zen poliziak jaurtitako gasaren ondorioz, lekukoek adierazi dutenez. Heriotza honen inguruan solastu dugu gaur, Kalegorrian saioan, Bizi! mugimenduko Mattin Ihidoperekin.

Esta mañana en Kalegorrian hemos hablado con el arquitecto Mikel Alonso, miembro de Donostia Desokupatu. Una plataforma que agrupa a personas y colectivos que ponen en cuestión la capital europea de la cultura Donostia 2016.

Beldurrezko eta fantasiazko zinema askotan azalekotzat jo izan bada ere kritika sozial indartsua duen generoa da. Zinema mota honen jatorrira begira jarri gara Gaizka Izagirre adituarekin, ondoren, egunotan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak ekarriko duenari erreparatzeko. Pelikula eskaintzaz gain, kaleko eta zinema aretoetako giroa nabarmendu dizkigu Izagirrek.

Esta mañana, colectivos sociales de la Margén Izquierda se han concentrado frente a la sede del PP en Barakaldo, para denunciar las propuestas racistas y de recortes elaboradas por el grupo popular de la localidad. Durante el transcurso de la concentración los manifestantes han portado un sobre gigante mientras se repartían sobres con billetes de 500 euros.

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” leloa hartuta beste urte batez segidan kanpaina abiatuko du Errigorak urriaren 27an hasi eta azaroaren 12 bitarte. Nafar hegoaldeko produktuak Euskal Herri osora zabaltzearekin batera, bertatik ateratzen den dirua Nafarroako euskalgintzara bideratuko dute. Horretarako, auzolanean ari dira hainbat eragile eta herritar. Gabonetarako opari ederra izan daiteke, baita norberaren sabela bertako produktuez eta euskarari bultzada emanez goxatzeko modua ere.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »