BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Eskoziako erreferendumaren emaitzen atarian Edinburgeko kaleetara begira jarri gara bertan den Mikel Goñi kazetariaren eskutik. Erreferendumaren bezperan giro zoragarria bizitu dela aipatu digu, batik bat baiezkoaren aldekoak kalera atera direlako kanpainari amaiera ematera. Lehen inkestei begira ere jarri gara eta baiezkoa indarra hartzen ari dela aipatu digu Goñik.

Erreferendum eguna normaltasunez, lasai doala kontatu digu Edinburgetik Lander Larunbek, eskoziar jatorria duen iruindarrak. Lana eta familia tarteko gertutik bizitu du Eskoziako burujabetza prozesua eta berarekin aztertu ditugu gaurko erreferendum egunera iristeko gako nagusiak. Emaitzei dagokienean edozer gauza gerta daitekeela adierazi digu baina baiezko botoak jende asko mobilizatu duela ere nabarmendu digu, batez ere, ezkerreko jendea. Londresi dagokionean, urratsak ematera behartuta sentitu dela uste du, Eskozian gehiengoa duen SNP alderdiari ezin diolako ezezkoa eman.

Eskoziak egun historiko biziko du bihar, herri independiente izan nahi duten erabakiko dute eskoziarrek errefenreduma eginez. EH Bilduko ordezkaritza bat Eskozian da, prozesuaren nondik norakoak zuzen-zuzenean ezagutzeko asmoz. Pello Urizarrekin izan gara galdeketarako 12 ordu baino ez direnean falta.

la fotoBizipozaren festa antolatu du Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak iganderako Arrasaten. Behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei babesa emateko antolatu dute jaialdia. Hain zuzen, haiekin hartu emanean diharduten 21 elkarteen lana ikusaraztea da helburu nagusia. Irrien Lagunak Klubeko Anabel Arraiza eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko Amaia Elizondo izan dira gurean xehetasunak ematen. Porrotx pailazoak ere egin digu kiku.

Gobernu espainiarrak 2003an hartu zuen erabakiaren ondorioz, euskal preso politikoek ezin dituzte ikasketak burutu EHUren bitartez, UNEDeko aukera dute baina askoz murritzagoa da eta euskaraz ikasteko aukerarik ez du eskaintzen. Honen aurrean, Etxeratek lehentasuna eman nahi dio euskal preso politikoen ikasketa eskubideari, hala adierazi digu Etxerateko ikasketa taldeko Lurdes Rodriguezek. Ikasketak burutzeak politikoki duen garrantziaz baina pertsonalki ere egiten duen aportazioaz hitz egin digu Maitane Sagastume preso ohiak. Hogei eta bi urte egin ditu espetxean eta bertan egon den denboran bi karrera atera ditu aurrera. Aukerez eta oztopoez hitz egin dugu biekin.

Arens de Mun-en egindako herri galdeketa bertatik bertara bizitu ondorenetik Kataluniako burujabetza prozesuak ilusio handia piztu duela adierazi digu Roser Carrillo katalandarrak. Hala bizi du berak eta ez du zalantzarik azaroaren 9an independentziaren aldeko botoa emango duenik.

Arratsaldekoa izugarria izango dela zalantzarik ez du Ekaitz Garate Bartzelonako Euskal Etxeko kideak. Kataluniako prozesua inbidia pixka batekin bizi duela ere aitortu digu baina Euskal Herrian ere eragina izango duela sinetsita. Galdeketa hain gertu ikusteak ilusio berezia piztu duela ere uste du.

la fotoGure Esku Dago ekimeneko kide Anjel Oiarbidek oso argi du lehenik herritarrek aktibatu behar dutela gero hori politikan islatzeko. Katalunian ikusten ari garen prozesua horren ondorio dela uste du eta era berean, Eskoziako prozesuak Estatu espainiarrari exigentzia oso altu jarriko diola. Euskal Herriari dagokionean, ilusioz begiratzen dio ikasturteari, fokua irailaren 27an Gure Esku Dago ekimenak Gasteizen egingo duen batzarrean jarrita.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »