BILAKETAK

Entrevista política

RSS-Podcast

aa

Gaurkoan Nafarroako hezkuntza komunitate osoak mobilizazio dinamikarekin jarraituko du. Gaur arratsaldeko 16,30etan elkarretaratzea egingo dute Nafarroako eskola kontseiluaren egoitza aurrean. Espe Iriartek nabarmendu du, etorkizunarekin jokoan ari direla, gaur egungo haurren hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutelako murrizketek. Egoera gordina da, bi urteetan zehar 600 lanpostutik gora galdu baitira Nafarroan, egin dituzten 100 milioiko murrizketak direla eta. Guzti honen aurrean, aurkakotasuna nagusia da, sindikatu eta eragileen arteko distantzien gainetik, guztiek errefusatzen baitute Barcinaren gobernua egiten ari den murrizketa politikak.

Epaiketa politikoen kontrako manifestazioa izango da bihar Hernanin. Datorren asteartean, hilak 18, herriko hamar gazte independentisten kontrako epaiketa hasiko da Audientzia Naizonalean eta auziaren atarian, hernaniarren babesa jasoko dute bihar gazteek. Aitzol Arrieta eta Ekaitz Telleria gazte horietako bi dira.

LABek “Greba martxa” ekimena burutuko du Nafarroan greba egiteko arrazoiak eta aldarrikapenak konpartitzeko. Igor Arroyo, sindikatu abertzaleko bozeramalearekin hitz egin dugu goizean.

Iosu Uribetxeberriaren baldintzapeko askatasunari buruzko lehen balorazioa egin du gurean Herrira! mugimenduko Jon Garaik. Uribetxeberriak baldintzapeko askatasuna lortu duen arren, erabakia berandu datorrela eta Estatu espainolak soka azken uneraino tenkatu duela salatu du Garaik.

Hasi da AEKn izena emateko epea eta ikasturte berriari buruz galdetuta, aurtengoan eskaintza oparoa dutela ziurtatu digu Mertxe Mugika bozeramaleak. Bestalde, Jaurlaritzak egin dituen murrizketak salatu ditu eta krisiari aurre eginez kontrakoa egin duten Udalen esfortzua goraipatu du AEKko ordezkariak.

La dirección de la empresa Formica ha planteado la destrucción del 83% de la plantilla de Galdakao. El ERE de extinción afectará a 170 de los 205 trabajadores. Mañana la dirección de la multinacional se reunirá con representantes de la Diputación vizcaína con el objetivo de buscar una solución consensuada a este conflicto laboral. Desde el Comité de Empresa anuncian nuevas movilizaciones.

Astelehenean Corrugados taldeko jabearekin, Alfonso Gallardorekin bildu ziren Azpeitiko lantegiko ordezkariak eta Esteban Campos-ek salatu duenez, “Gallardo jaunak gutaz barre egin du”. Honenbestez, greba mugagabearekin segituko dute soluzio bat erdietsi arte.

Aurreko astean publikoki aurkeztu zuten Euskal Herria Esnea kooperatiba eta horrekin batera, Kaiku enpresak beren kontra jarritako salaketaren berri ere eman zuten. Estitxu Garai, kooperatibako komunikazioa arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »