BILAKETAK

Gaindegia

RSS-Podcast

aa

Ostegunero bezala, Gaindegia-ri tartea egin diogu gaur Kalegorrian saioan. Imanol Esnaolaren eskutik, energia eta trantsizio energetikoa hartu ditugu hizpide oraingoan.

Ostegunero bezala, Gaindegia-ko Imanol Esnaolak Euskal Herriari loturiko datu ekonomikoak aipatu dizkigu bere tartean. Zehazki, Euskal Herriko industrialdeak mapa baten gainean kokatu ditu eta ikusten dena azaldu digu.

Gaurkoan, Gaindegia-ko Imanol Esnaolak Euskal Herriko familien errentaz eta gastuez hitz egin digu eta egia esan, datuak ez dira bereziki baikorrak. Krisiaren ondorioz, Euskal Herriko familiek aurrezteko ahalmena galdu dute nabarmen azken urteetan.

Atzo ezagutu genituen Euskal Herriari dagozkion datuak eta gaur, datu horiek ondo aztertu ostean, hauen inguruko hausnarketa egin dugu Gaindegia-ko Imanol Esnaolaren laguntzaz.

Ostegunero bezala, bistadizoa eman diogu Euskal Herriko errealitate sozio-ekonomikoari eta horretarako, Gaindegia-ko Imanol Esnaolaren laguntza izan dugu. Gaurkoan biztanleriaren berezko hazkundeari buruz hitz egingo dugu Esnaolarekin.

Astero bezala, Gaindegia-ko Imanol Esnaolak datu sozioekonomikoak izan ditu hizpide Kalegorrian saioan. Oraingoan, iraileko kontratazio datuen inguruan hausnartu du.

Astero bezala, Gaindegia-ko Imanol Esnaolak datu sorta interesgarria ekarri digu Kalegorrian saiora. Euskal Herriko jaiotze tasaz hitz egin digu gaur eta baita datu deigarri bat eman ere: Jaiotze tasa Euskal Herrian Europako baxuenetakoa da.

Gai zinez interesgarria ekarri digu gaurkoan Gaindegia-ko Imanol Esnaolak: Biztanleria dentsitatea Euskal Herrian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »