BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, César Manzanos y Jose Luis Úriz.

Amaren eguna izan zen atzo Hego Euskal Herrian eta aitzakia baliatu dugu amatasunaren eta amatasun ereduen inguruan hitz egiteko gaia ikertua duten bi lagunekin. EHUko irakasle dira biak, kazetaria Idurre Eskisabel eta demografoa Marta Luxan.

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira jarri gara tertulian Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Nafarroan aldaketarako dauden aukerak edota Podemos alderdia aipatu ditugu. Abstentzioari begira ere jarri gara. Zeren erakusgarri da abstentzioa? Politikaz paso egiten delako jotzen da abstentziora edota frustrazio eta dezepzioaren isla da?

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Martxelo Otamendi.

Nafarroan erregimenak jarraituko duen ala ez, hori da datozen hauteskundeei begira inkognita handietako bat. Azken inkestei begira jarri gara tertulian Gaizka Aranguren kazetaria eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Maitzaren Lehena ere hizpide hartu dugu; kalera ateratzeko arrazoiak eta sindikatu abertzaleen arteko harremanak.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea

Futbola aitzakia hartuta bi gai gaurko tertulian mahagaineratu ditugunak Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin: batetik, Iñigo Cabacasen auzia eta bereziki Jaurlaritza sendiarekin izaten ari den jarrera eta bestetik, Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitanok Almerian emandako prentsaurrekoak izan duen oihartzuna eta ondorioak.

Maiatzaren lehenari begira jarri gara tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoarekin. Galdera batekin abiatu dugu tertulia: nor joaten da Maiatzaren Leheneko manifestazioetara? Eta segidan klase kontzientziaz, langile klasearen eboluzioaz eta artikulatu beharreko subjektu anitzen inguruan egin dugu gogoeta.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »