BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Munduan eta gure hurbilean hamaika gatazka eta eraldaketa prozesu ezagutzen ari garen bitartean gurean, munduko herrien arteko elkartasuna, internazionalismoa, bultzatzen duen mugimendua jarri da jo puntuan; Askapena eta beste hainbat ekimen legez kanporatzeko eskaria egin du Entzutegi Nazionalako fiskalak baita seina urteko kartzela zigorra eskatu ere. Internazionalismoaren garrantziaz aritu gara tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Baina geure buruei begira ere jarri gara: kazetariok gure herrian nola lantzen ditugu beste herrietako gaiak, gatazkak? Gerra kazetariak baino bake kazetariak ez al ditugu gehiago behar? Gerra kazetarien inguruan mito gehiegi?

Egunerokoan teknologia berriei ematen diegun erabileraz hausnartu dute Grazi Etchebehere erizainak eta Eneritz Otamendi baserritarrak. Arlo profesionalean alde onak badituela, erosotasuna irabazi dutela aitortu dute. “Auzoak urrundu dira, eta urrunagoak auzoratu dira” azpimarratu dute. Halaber, ez dira hain baikorrak teknologia berriek eta bereziki sare sozialek jendartean duten menpekotasunaz. Arlo honetan ere noski, erabilera egoki eta desegokien  arteko mugak argitu, eta gazteenei tresnak ematearekin batera erabilerari buruzko formazioa eman behar zaiela nabarmendu dute biek.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Podemos/ Ahal dugu alderdiak bere hautagaiak aukeratzeko egindako prozesuari eta izendatu dituzten hautagaiei eta hauek egindako adierazpenei begira jarri gara tertulian Unai Gartzia historialariarekin eta Inaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin. Nafarroako idazkari nagusi izango den Laura Perezek itunei begira egindako adierazpenak argigarriak izan dira Nafarroako balizko aldaketa politikoari begira. Alderdi barruan egon daitezkeen ezberdintasunei eta erronkei begira ere jarri gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Bihar San Valentin eguna izango da eta hitzordua baliatu dugu maitasunaz, maitasun erromantikoaz eta polimaitasunaz hitz egiteko tertulian Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin. Zer ulertzen dugu maitasunaz? Zer pisu du maitasun erromantikoak gure jendartean eta nola hautsi honekin? Polimaitasuna da alternatiba?

Geuk plataformak egindako proposamenetik tiraka euskal kulturaren erronkez aritu gara tertulian Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kidearekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Ze garrantzia du Geuk plataformak egindako proposamenak? Ze bilakaera izan du euskal kulturak? Nolako komunitatea daukagu? Euskaraz denetarik sortu behar ote da edota euskaraz egitea bera nahikoa al da? Galdera horien jiran aritu gara.

Zer garrantzia du dantzak gure jendartean? Folklore hutsa da ala dimentsio politikoa du? Dantzatzen dugunean politika egiten ari gara? Jatorriko funtzioek bere horretan diraute? Zer pisu du generoak? Juan Antonio Urbeltz eta Antton Lukuk horren inguruko gogoetak eginak dituzte mutil-dantzen, dantza-jauzien, maskaraden eta libertimenduen harira. Gaia mahai gainean jarri diegu tertulian Joanes Etxebarria eta Ariane Kamio kazetariei.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »