BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi e Joseba Agirretxea.

Lehenik eta behin denon ahotan dagoen denboraleari begira jarri gara tertulian Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Astelehenean entzun zuen kukuari buruz ere galdetu diogu Petxarromani. Baina segidan sartu gara hondakiden kudeaketaren gaian eta bereziki Gipuzkoako EAJk eta baita PSEek ere egindako adierazpenei heltzeko. Bozak irabaziz gero Zubietan errauskailua eraikiko dutela esan du EAJko Gipuzkoako hautagai Markel Olanok. PSEeko Denis Itxasok ere ez du horretarako aukera baztertu. Erabaki hauen atzean egon daitezkeen arrazoiez hausnartu dugu.

Denok ahotan dugun eguraldiari edo denboraleari begira jarri gara gaur tertulian Itziar Ituño aktorearekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariariarekin. Alarmistaegiak ote gara? Hedabideetan tarte handiegia eskeintzen ote diogu eguraldi iragarpenari? Eguraldi gizon eta emakumeak gure jendarteko erreferente berriak bihurtu al dira? Onartzen al dugu eguraldiak, naturak gure eguneroko erritmoa baldintzatzea edo errenditu ezina dugu? Eta nork ez du eguraldiaz hitz egin igogailuan? Galdera horien jiran aritu gara gaurkoan.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Joan den astean XII. Topaldian Durangon Lorea Agirrek eta Gotzon Barandiaranek hausnarketagai izan zuten gaia hartu dugu hizpide: euskal kulturgintzak euskaldunengana heltzeko dituen arazoak eta aukerak. Botila erdi beteta ala erdi hutsik ikusten duzue? Zer nolako tresnak behar ditugu euskaldun ororengana iristeko? Sorkuntza euskaraz izate hutsa nahikoa al da? Unai Gartzia historialariekin eta Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin aritu gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Mondragon unibertsitateko ekimen batetik tiraka gizon eta emakumeek komunak partekatu ala ez edota txisa zutik edo eserita egin, horri buruz hizketan hasi gara tertulian Ariane Kamio Garako kazetariarein eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Amaieran, komun diseinu berriak egiteko proposamena egin digute biek; genero bereizketa ekidin, irisgarritasuna ahalbidetu eta “zikintzen duenak garbitu dezala” irizpideak kontutan izanda.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »