BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitateari begiratu diogu eta gaur, bigarren etxebizitzen arazoaz solastu dugu Pepe Aizpuru [Euskal Irratiak] eta Idoia Eraso [Kazeta.info] kazetariekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Kalean alkohola edatea eta elkarte pribatuetan erretzea debekatu nahi duen Jaurlaritzaren lege proiektua aipatuz abiatu dugu tertulia Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Berriki “Navajas” txostenaz Gara egunkariak ateratako informazioen harira, drogen kontsumoak Euskal Herriko gatazka politikoarekin izan duen eta izan dezaken loturaz ere hausnartu dugu. Gaur egungo pilula eta bestelako drogek heroinak izan zuen funtzio bera dute euskal gazteengan? Drogen debekuak errealitatea aldatu ala estali egiten du? Drogen kontsumoak azaleratzen ditu jendarteko beharrak eta hutsuneak?

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea.

Giza Eskubideen nazioarteko eguna den honetan, mendebaldeko zuriok munduaz dugun ikuskeraz eta giza eskubideen jiran askotan nagusitzen den zurikeriaz gogoeta egin dugu Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Azken honek Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) lan asistentzialistari buruz martxan jarritako kanpainaren jiran idatzitako erreportajea hartu dugu abiapuntu. Elkartasun asistentzialista negozio bilakatu da? Pobreziarekin amaitu pobrezia horren egiturazko arazoei heldu gabe? Atzerrira “laguntzera” joatea ez al da gure errealitateari ezikusia egitea? Giza Eskubideei dimentsio zabalagoa eman beharra al dago?

Asteburu luze eta euritsuan askok topatu dute babesa euskal kulturaren plazan, Durangoko azokan. “Emaitzek berresten dute azokaren eredua” adierazi dute antolatzaileek egindako lehen balorazioan. Azokaren garapenaz, aurtengo berrikuntzez, izaera estrategikoaz eta euskal kulturak urteko gainerako egunetan ere plazan jarrai dezan landu beharreko alorrez gogoeta egin dugu Ariane Kamio Garako kultura kazetariarekin eta Gotzon Barandiaran kultur eragilearekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, Joseba Santamaria y Jose Luis Úriz.

Durangoko Azoka 1 Durangoko azoka barrutik bizi duten hiru lagunekin aritu gara tertulian gaur Durangoko azokatik zuzenean; Edorta Jimenez idazle eta Ahotseneako literatura guneko arduradun, Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko kide eta Maite Goñi Kabi@ guneko arduradunarekin. Azokaren garapenaz, erronkez, sortzaileek eta publikoak duten lekuaz, parte hartzeaz eta aniztasunaz gogoeta egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »