BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Abenduaren 3a igaro berri den honetan, euskara eta ipar Euskal Herria hartu ditugu hizpide gaurko mahai-inguruan. Hari horri tiraka hausnartu dugu Idoia Eraso eta Allande Boutin kazetarien laguntzaz.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon, Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Gaur tertulian Goizeder Taberna kazetaria eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidea izan ditugu. Lehenik eta behin Ziburuko Kaskarotenia ikastolara begira jarri gara, isuna igo ez baina eguneko 100 euro ordaintzen jarraitu beharko dutela eta. Segidan, hezkuntzan eta sexu aniztasunean sakondu dugu Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako nerabeen artean egin duten inkesta baten harira. Emaitzek diote gaztetxoek jarrera positiboa agertzen dutela sexu aniztasunaren inguruan baina gehienek onartzen dute jokabide homofoboen lekuko izan direla.

Euskararen egunari begira jarri gara tertulian Grazi Etchebehere erizainarekin eta Ana Eizagirre EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslearekin. Urteetan bizitutako zapalkuntzari erreparatzeaz gainera, lorpenei eta oraindik orain erabilera mailan ditugun ajeei ere begiratu diegu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Kizkitza Gil de San Vicente.

Azken aldian gurean hainbeste entzuten den eta praktikara gero eta gehiago eramaten den “parte hartze” prozesuez eta ekimenez gogoeta egin dugu Markel Ormazabal soziologoarekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Ze arrisku dakartza “parte hartzea” arinkeriaz hartzeak? Ze elementu dira beharrezkoak “parte hartzea” benetakoa edo integrala izan dadin? Ze aukera sortzen ditu sakoneko eraldaketak egiteko? Posible al da gaur egun “parte hartze” gabeko eredurik?

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Lehenik eta behin, Gara egunkariak Araba eta Gasteizera begira egin duen hauteskunde inkestaren emaitzak aztertu ditugu tertulian Unai Gartzia historialari eta irakaslearekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Javier Marotok imigrazioaren eta diru laguntza politiken aurka azken aldian martxan jarri duen kanpainak hauteskundeekin izan dezakeen lotura kontutan hartuta, Oinarrizko Errenta jasotzeko baldintzak gogortzeko ekimenari begira jarri gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »