BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ziburuko Kaskarotenea ikastolako egoeratik abiatuz, euskaraz ikasteak eta Ikastolen bidez zabaltzen den heziketa euskaldunaz gogoeta egin dugu Goizeder Taberna kazetariarekin eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin. Euskaraz ikasteaz haratago, euskaldunak haztearen garrantziaz  hitz egin dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Bakartxo Ruiz y Edurne Eguino.

Heriotzari ihes eginez bizitzak ihes egiten al digu? Horixe, besteak beste, egin dugun hausnarketa gaurko tertulian Grazi Etchebehere erizainarekin eta Markel Ormazabal soziologoarekin. Azaroaren 1eko hilerrietako erromesaldia aipatu dugu, heriotzaren inguruan dagoen hipokresia baina baita beldurra ere. AEBetatik iritsi den albiste bati ere erreparatu diogu: minbizia duen 29 urteko emakume batek internetez iragarri du noiz egingo duen bere buruaz beste.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Kizkitza Gil de San Vicente.

Sare sozialetan eztabaida piztu duten bi ekimen edo gai hartu ditugu hizpide gaurko tertulian Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin. Batetik, aurreko asteburuan Hernanin ospatu zen “bollorrioa”, bi emakumeren arteko ezkontza publikoa. Eta bestetik, euskal musikagintzan emakumeek gaur egun duten lekua eta bereziki Tania de Sousaren bakarkakoarekin sortu den polemika.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Javier Maroto Gasteizko alkaetak zein Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusiak etorkin batzuen aurka abiatu duten erasoaldia aztergai izan dugu Unai Gartzia historialari eta irakasle eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Hauteskunde interesez gain, politika sozialak eta diru laguntzak kriminalizatzeko saiakera nabarmendu dute tertuliakideek.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Martxelo Otamendi y Enrike Martinez.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »