BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Zein leku har dezake desobedientzia zibilak gaur egungo Euskal Herrian? Herri harresien mugimendua gai izango al da kolore anitzetako herritar zein eragileen konpromisoak lortzeko? Arriskurik ba al du herri harresien dinamika etengabean sartzeak? Gogoeta hauek partekatu ditugu gaurko tertulian Argia aldizkariko Axier Lopezekin eta LAB sindikatuko Sonia Gonzalezekin.

Ostiralero bezala, gaur ere ipar Euskal Herriko aktualitatea hartu dugu hizpide maha-inguruan, bi kazetariren laguntzaz. Kaskarotenea ikastolaz, Ibon Fernandez Iradiren egoeraz eta Baionako Adierazpenaz hitz egin dugu Idoia Eraso [Kazeta.info] eta Pepe Aizpuru [Euskal Irratiak] kazetariekin, besteak beste.

Ziburuko ikastolaren egoerari begira jarrita hasi dugu tertulia baina segidan gatazka politikoaren ondorioei erreparatu diegu, bereziki, Ibon Fernandez Iradiren egoera eta Parisko Dei Auzitegiak hartuko duen erabakia izan dugu hizpide. Baionako adierazpenaren garrantziaz ere solastu dugu eta Arnaldo Otegiren elkarrizketaren harira galdera hau luzatu dugu airera: gatazkaren ondorioek ala burujabetza prozesuak du orain lehentasuna?  Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gotzon Barandiaran idazlearekin hitz egin dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea.

Berria egunkarirako Arnaldo Otegiri elkarrizketa egin dion Iñaki Petxarroman berarekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin elkarrizketari begira jarri gara lehenik. Ondoren, Gipuzkoako errefus geldotuaren biltegia Zestoako Osinbeltz harrobian ezartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiari erreparatu diogu. Eta azkenik, AHTren obrak eta Hernialdeko zuloa ere hartu ditugu hizpide.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia César Manzanos y Mikel Zubimendi.

“Neskei barbie eta printzesa izaten erakusten zaie eta mutilei txapeldun eta heroi”. Ondorio hori atera du Emakundek, komunikabideek eta publizitateak zabaltzen dituzten ereduei buruzko ikerketa egin ostean. Jabetzen ote gara bereizketa honek dakartzan arriskuez? Mugatu baino aukerak zabaltzea ez al litzateke aberasgarriagoa izango? Jostailu neutroak desagertzen ari ote dira? Zorionez badaude hedabideetan bestelako erreferenteak sortu nahi dituzten ekimenak ere, horietako bat da “Gabiltza, emakume aditu/arituen datu basea”. Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin aritu gara tertulian.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »