BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ostiralero bezala, ipar Euskal herriko aktualitateaz solastu dugu Kalegorrian saioan, Idoia Eraso eta pepe Aizpuru kazetaren laguntzaz. Gaur, bereziki, aste honetan estreinatu den “Génération Autonomistes Basques” dokumentalaz solastu dugu biekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon, Maite Ubiria y Iñaki Anasagasti.

Lehenik eta behin, laister martxan jarriko den Ipar Euskal Herriko proiektu komunikatiboari begira jarri gara bertako erredaktore burua izango den Goizeder Taberna kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako kidearekin. Ondoren, gure herriko osasun sistema publikoari eta tokian tokiko errealitateari begira jarri gara. Ebolaz eta honen kudeaketaz hainbeste hitz egiten ari den honetan, Ipar Euskal Herritik gertu, Biarnon, itxi berri duten Orthez-eko hospitalera eta atzeko errealitatera begira jarri gara: osasun zerbitzu publikoak eskaini beharreko kalitatea, gertutasuna eta aniztasuna.

Ana Matoren dimisioa gero eta ozenago entzuten den honetan, ebolaren aurrean Madrilgo gobernuaren kudeaketa izan dugu hizketagai nagusi baina murrizketek eta pribatizazioak izan dezaketen eraginaz edota ebolaren atzean egon daitezkeen interes ilun eta intentzionalitateaz hausnartu dugu Eneritz Otamendi baserritarrarekin eta Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazlearekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Kizkitza Gil de San Vicente.

“Herri txikia inpernu handia” dio esaerak baina dena ez da ezkorra herri txiki, auzo edo komunitate txikietan. Gertutasunak eta anonimotasun ezak sortzen dituen txanponaren bi aldeez aritu gara Grazi Etchebehere erizainarekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Bata, herriko erizaina eta bestea herriko maistraren alaba.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Kataluniatik iritsitako azken albiste eta argazkiei erreparatu ostean geure buruari begira jarri gara. Nola sortzen dira identitateak? Nola ulertzen dugu euskal identitatea, soilik kulturala da ala esanahi politiko, sozial eta ekonomikoa ematea ezinbestekoa da? Horretarako, Jule Goikoetxearen “Euskal identitatea” artikuloa eta Aztikerren azken inkesta hizpide izan ditugu. Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Unai Gartzia irakaslearekin hausnartu dugu gaiaz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »