BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Martxelo Otamendi y Enrike Martinez.

Etxe kaleratzeen errealitate gordinak ere harrapatu du Kutxabank. Atarrabian Rural Kutxak bere etxetik kaleratu nahi duen herritarraren protestari begira jarri gara lehenik ordea, Kutxabanken balizko pribatizazioari eta publiko mantentzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen proposamenari begira jartzeko ondoren. Axier Lopez Argiako kazetaria eta Sonia Gonzalez LAB sindikatuko ordezkaria izan dira gurean.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Maite Ubiria, Iñaki Anasagasti y Mikel Arana. Hemos hablado de Catalunya, del plan de Lakua para los presos…

Hauteskunde ikasturtea dugu honakoa eta dagoeneko hautagaitza dantza dabil gure artean, Gipuzkoako Aldundirako hautagaitzari dagokionean, esaterako. Agurra eman duenik ere bada, Jose Luis Bilbao, eta zer esana ere eman dute bere agurrean egindako adierazpenek. Gurean nagusitzen den politika egiteko eraz eta ereduez hausnartu dugu Ixabel Etxeberria eta Gaizka Amondarain irakasleekin. Ikasgela barrura begira ere jarri gara.

Katalunia eta Eskoziako independentistak nazioarteko hedabideetan presentzia handia hartzen ari diren bitartean, euskaldunok eta euskaldon abertzale eta independentistak nola irudikatzen dituzte atzerrian? Eta gurean zer nolako eredu eta estereotipoak gailentzen dira? Horri buruz hausnartu dugu gaurko tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin. Arimaz ere gurean izan da Ekhi Erremundegi kazetaria, errepide kontuak tarteko azkenean gerturatu ezin izan badu ere. Zenbait adibide jarri ditugu mahai gainean: “La Semaine du Pays Basque” astekariak look abertzaleaz ateratako erreportajea, Zinemaldia edota Koldo Almandozen “Garai berriak” laburmetraia.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia César Manzanos y Mikel Zubimendi.

Kostituzionalak Madrilgo gobernuaren helegitea tramitera onartu ostean galdeketaren deialdiarekin aurrera jarraituko dute Katalunian ala  hauteskunde plebiszitarioetara joko dute? Eta Eskoziako erreferendumean ezezkoa gailendu ostean, ze aukera sortu dira mugimendu independentistarentzat? Bi herrialdeetara begira jarri gara Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Mikel Goñi kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, Joseba Santamaria y Jose Luis Úriz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »