BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaur, Josu Zabala musikaria eta bere gogoetak izan ditugu hizpide. Hertzainak euskal talde entzutetsuaren edota 7 eskale eta Gu Ta Gutarrak taldeen eratzaile eta kidea izandakoak egindako gogoeta interesgarriak ekarri dizkigu Beñatek.

Asko dira udako solstizioarekin eta San Juan gauarekin batera akelarrea egiten duten herriak. Horietako bat da Hernani, aitzindaria gainera. 1986an egin zuten lehen aldiz eta gora beherak izan baditu ere 30 urte beranduago indar handiz ospatzen da. Ehunka sorgin, galtzagorri eta zirikok parte hartzen dute, baita inkisidore eta Akerrek ere. Txalaparta eta batukadaren erritmoan ia larru-bizik amaitzen dute denek orgia batean. Akelarreko antzerki taldean parte hartzen 18 urte daramatzan Garikoitz Arrese-Igorrek eman dizkigu xehetasunak.

Urtaro berriaren etorrera erabakitze eskubidearen aldeko hitzordu arrakastatsuarekin lotu dugu lehenik tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin eta Grazi Etchebehere erizainarekin. Ondoren, udako solstizioari eta San Juan gauari begira jarri gara. Zer garrantzia hartzen du gaurko gauak? Eta zer esanahi dute herri hainbatetan egingo diren akelarreek? Zer garrantzia dute festek pertsonon egunerokoan eta identitate kolektiboan?

la fotoIkasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala du AEK-k abian: familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak, ikastaro trinkoak… Horiek guztiak aipatu ditugu Idoia Arbelaitz eta Urtzi Arrieta irakasleekin.

Esta mañana, en concreto a las 10:30 horas, se ha llevado a cavo una concentración ante las oficinas centrales en Bizkaia de Lanbide para denunciar que el Servicio de Empleo del Gobierno de Lakua ampara la violencia de genero. Ha sido una movilización que se ha desarrollado bajo el lema “Lanbide ampara la violencia de género. Murrizketarik Ez!!!”. Sobre las razones de la denuncia hemos hablado con Vrígida Ridruejo.

Esta semana empieza la recta final de la III. Flotilla de la Libertad que intentará llegar a Gaza para romper el bloqueo que Israel impone a los palestinos y denunciar el apartheid político. Una dinámica solidaria que hemos conocido más de cerca con Manolo Espinar.

Esta mañana en Kalegorrian hemos entrevistado a Oskar Matute, portavoz de Alternatiba y parlamentario de EH Bildu, con el que no hablabamos desde la cita electoral del pasado 24 de mayo. Por eso, hemos aprovechado la entrevista de hoy para preguntarle sobre los resultados electorales de EH Bildu en Bizkaia y en concreto, en el Gran Bilbao. Además, también le hemos preguntado sobre los actos de Gure Esku Dago del domingo. Al respecto, Matute ha afirmado, en tono constructivo, que “ la clave” para que esa reivindicación sea “abrumadoramente mayoritaria” está “en dotar al derecho a decidir de contenido social”.

Atzoko bost hiriburuetako ekitaldi eta festak posible egin zituzten Gure Esku Dago ekimeneko boluntarioekin hitz egin dugu. Azken urte eta hilabete hauetan milaka dira herriz-herriz, auzoz-auzo lanean aritu direnak. Atzo bertan 5.000 boluntario aritu ziren. Horietako laurekin hitz egin dugu: Donostiatik (Antigua auzoa) Ibon Rosales, Gasteiztik Jon Arribas, Iruñetik Larraitz Amadoz eta Baionatik Iban Thikoipe.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »