BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena izango da gaurkoa, ekainaren 23a, San Juan bezpera. Udako solstizioak erakusten digun bezala negu garaiarekin lotzen ditugun hotza eta ilunak atzean utzi eta eguzkiaren festari ongi etorria emateko. Hala egingo dugu barrena mintzen diguten kezka eta bestelakoekin ere, sutan erre. Ospakizuna Euskal Herri osora zabalduko da gaur iluntzean. Udako solstizioaz eta San Juan bezperaz hitz egin dugu Joseba Aurkenerena irakasle eta historialariarekin.

Gaurkoan, Unai Gartzia irakaslea, historialaria eta Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea egon dira. Cuadrilla busca cita” saioa kendu izana eta San Juan bezpera eta akelarreak aipatu ditugu.

Beste 28 gazte independentista epaituak izango dira Madrilen irailetik aurrera. Aurreko 40en kasuan bezalaxe, kartzela, inkomunikazioa eta torturapean ateratako deklarazioetan oinarritutako akusazioak daude. Haietako batekin, Ainara Ladronekin hitz egin dugu gaur.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Enrike Martinez y Niko Moreno.

Esta mañana en Kalegorrian hemos entrevistado a Txelui Moreno, militante de la izquierda abertzale y portavoz de Sortu en Nafarroa. Le hemos preguntado sobre la actualidad política del herrialde, sobre la manifestación anti-monárquicas de la semana pasada y sobre la situación de los presos políticos vascos, entre otras cuestiones.

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, Nekane Zinkunegik hainbat gai ekarri dizkigu bertsotara: “Cuadrilla busca cita” saioa, monarkia edota euskal preso politikoen eskubideen defentsa. Gozatu!

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, estrategikotzat jotzen diren baina horretarako nahikoa baliabide jartzen ez den ekimenez aritu zaigu. Bi aipatu dizkigu bereziki: Durangoko Azoka eta Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »