BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

la fotoMonarkia espainiarraren esku aldatze egunean frankismo garaiak gurean utzitako ondorioei begira jarri gara. Asko izan ziren Ordena Publikoaren Auzitegiko bortizkeria jasan zutenak, eta horietako asko emakumeak. Gipuzkoako Aldundiak omendu zituen, hain zuzen, joan den astean egindako ekitaldian. Bertan hitza hartu zuen Amaia Aseginolazarekin hitz egin dugu. Hiru alditan espetxeratua, eibartarra baina Ipar Euskal Herrira ihesi joan eta egun Baionan bizi dena.

Ixabel Etxeberria irakaslea eta Josu Goia Berako kulturgintzari ekarpena egindakoa izan dira gurekin eta, monarkia, euskal ordezkariak, preso eta iheslariak aipatu ditugu.

20 urte beteko direlako aurten Filtro-ko gertaerak izan zirenetik eta hori oroitzeko, egun osoko egitaraua prestatu du Askapenak larunbaterako Oñatin. Guk, Kalegorrian saioan, elkartasun hori lehen pertsonan jaso zuen Manueltxo Goitiarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurkoan eta esker oneko hitzak besterik ez ditu izan Uruguay-ko herriarentzat.

Iragan urteko “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina arrakastatsuaren ostean, ikasturtea ere modu ezin hobean amaitu dute Errigora-ko lagunek. Egindako lanaren balorazoa egin digu Xabier Gojenolak.

Geroz eta gehiago dira Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalarien aldeko elkartasun keinuak. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako liskar batzuen harira espetxe zigorri ezarri die epaileak eta hori salatzeko, gaur bertan elkarretaratzea deitu du Grebalariak Aske! plataformak. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan jarri dute Arangoitiko Egileor plazan. Hilaren 25en berriz, 19:30ean, Bilbo mailako manifestazioa abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Ingurumari honetan, Greblariak Aske! plataformako Garazi Perea elkarrizketatu dugu gaurkoan.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Joseba Agirretxea e Iker Urbina para reflexionar sobre la monarquía.

brasilAktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Argazki Press-eko Jagoba Manterolarena. Brasilera begira jarri gara lehenik. Munduko futbol koparen harira fabelak eta bertako errealitatea argazkien bidez erakutsi duten hainbat argazkilari aipatu dizkigu, tartean, Sebastian Salgado. Baina hurrutira joan gabe pobrezia ere bada gurean; Nafarroako egoeraz mintzatu gara baita ate joka ditugun San Ferminetaz ere.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »