BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Hamar urte bete dituen Delikatuz egitasmoari begira jarri gaitu Elortzak, Leire Arandia zuzendariari egindako elkarrizketan. Delikatuz zentroak, Goierriko interpretazio zentroak, Goierriko turismo bulegoa eta elikadura, gastronomia eta nutrizio gunea eta, besteak beste, azoka bultzatzea du helburu.

Literatura eta ardoa edo edariak uztartuko dituzte aurtengo Literaturian. Guri bi ekimenek eman digute atentzioa: Jon Alonsok egingo duen poteo literarioak eta Mikel Pagadizabal “Pagadi”ren vermut literarioak. Azken honek azkenean ez du aurrera egingo, Pagadizabali lan kontuak aldatu zaizkiola eta. Edozein kasutan, biei galdetu diegu zer duten edo zuten prestatua astebururako.

Odolean daramagu leloa hartuta gaur hasi eta igandea bitarte luzatuko da Zarautzen Literaturia jaialdia. Aurrenekoz gai baten inguruan ardaztuko da ekimena: ardoa. Gainera, honi lotutako emanaldiak prestatu dituzte hainbat sortzailek propio Literaturiarako. Aurtengo edizoaren xehetasunak eman dizkigute Ana Galarraga antolatzaileak eta Gari Berasaluze Zarauzko kultura zinegotziak.

Hauteskunde emaitzak eta balizko akordioak aztertu ditugu tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Gasteizko alkatetzari begiratu diogu bereziki, Javier Marotoren garaipenari eta berau alkatetzatik kentzeko EH Bilduk egindako proposamenari. Bizkaiko emaitzak ere aztertu ditugu eta bereziki EH Bildurenak.

Iragan urtean Arrankudiagan egin zuten bezala, aurten Zumaian ospatuko dute ‘Euskal Herria Arraundeguorl’ egun internazionalista Askapena eta Ernaik. “Borroka internazionalista eta Askapena legez kanpo utzi nahi duten honetan, antolatu eta borroka internazionalistaren garrantzia azpimarratu eta sakontzeko eguna izango da”, azaldu dute. Larunbat honetan, maiatzak 30, izango da festa, eta egun guztiko egitaraua prestatu dute: argazki erakusketa, herrien azoka, mral margoketa, kale animazioa, mahai ingurua, bazkaria, ekitaldia, kontzertuak etab. Horretaz guztiaz hitz egin dugu Julen Zulaika eta Izaskun Goienetxea, Askapenako eta Ernaiko kideekin, hurrenez hurren.

Ostegunero bezala, gaur ere, artikulo sorta interesgarria proposatu digu Gaindegiako Amaia Portugalek. Besteak beste, erresilientzia urbanoaz solastu dugu gaur Portugalekin.

Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitzen ari dira Ernaiko zazpi kide eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria. Guztiei “terrorismoa goratzea” leporatuta, fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu dute haietako bakoitzarentzat. Epaitegira sartu aurretik Iraitz Salegi kazetariarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, y Joseba Agirretxea

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »