BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

la fotoHomofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira LAB sindikatuak protokolo berria aurkeztu du. Lan munduan homofobiari eta transfobiari aurre egin eta gertatzen diren jazarpenei erantzuteko egistamo berria da. Datu bat ere eman dute: LGTBI koletiboko hamar lagunetik zazpik bazterkeria edo jazarpena sufritu dute lan munduan. LAB sindikatuko Maria Apellanizekin hitz egin dugu.

Sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta gaur goizean izan diren atxiloketei begira jarri gara lehenik eta behin. Ondoren atzoko Herri Harresia eta honek ekarri dituen erreakzioak aztertu ditugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin.

Iruñeako Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusa taldeko kideek elkarlanean Txupin Etxepare elkartea sortu berri dute. Elkarte honen bidez, sanferminen aspaldiko izaera herrikoia berreskuratu nahi dute eta botereak isilarazi nahi izan duen historia azalerazi. Ekimen honi esker Iruñeko Peñek eta Memoriaren Autobusak Juanito Etxepareren historia berreskuratu dute, 1931an txupinazoa lehendabizikoz bota zuen iruindarra eta zuriz janzten lehenak izan ziren Veleta peñako kideak ere omenaduko dituzte. Helburu horrekin, Udalari aurtengo txupinazoa La Veleta peñako ondorengoek bota dezatela proposatu diote.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, César Manzanos y Jose Luis Úriz.

Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno y Enrique Martinez.

Goizean goizetik, gasteizko herri harresira jo dugu, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles gazteen berri jasotzeko.

“Izpi berriez, eskola berria” leloarekin Sarrigurengo ikastetxea ari da Sortzen jaia antolatzen. Maiatzaren 17an ospatuko dute festa. 20 urte beteko ditu Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak.

zizakOstegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Urtaro honetako produktu izarrari begira jarri gaitu Elortzak, Mikel Lasa eta Patxi Aierbe ziza adituen eskutik. Ondoren, Errigora ekimenaren kanpaina berriari erreparatu diogu, kontserbak eskuratzeko kanpaina gaur hasi eta maiatzaren 26 arte egongo da martxan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »