BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Mor More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta eta bihar Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izandako dan MEFsst!-era joateko gonbidapena egin digu. 80-90 hamarkadako punk-hardcore giroa oinarri hartuta Kashbad-en “egunsenti izartsua” kantua jo digu zuzenean.

Igorreko Bonifazio Arandia “Fasio” musikaria Bizkaiko herri musikako soinujotzaile esanguratsuenetako bat izan zen. Euskal dantza eta kultura lantzen, ikertzen, sustatzen eta zabaltzen trebatu den Aiko taldeak musikari arratiarrari buruzko “Fasioren Mendea” disko liburua kaleratu zuen eta sarean ipini ‘Fasio’ri buruzko hainbat material idatzi, audio, ikus-entzuteko eta irudiak. Zabalpenaz gainera, “Dantzan Fasiogaz” ikastaroa antolatu dute biharko Bilbon EHUko KulturBasque-rekin batera. Aiko taldeko Sabin Bikandik eman dizkigu xehetasunak.

Hainbat gurasok LOMCE legeari ezetz argi esan diote aste honetan, ezarritako azterketak egiteari uko eginez. Ikastolen elkarteak 3. mailako froga praktikan ez jartzeko eskatu dio Jaurlaritzari eta bertako hezkuntza sailburu Cristina Uriartek berriz, defendatu egin du 8 urteko haurrei egin beharreko proga. LOMCE legeari gurean ematen ari den erantzuna hizketa gai izan dugu Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin.

Urtero legez,  maiatzaren 10ean ospatuko da @XIK IKASTOL@ lamapean Herri Urrats.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria, Edurne Eguino e Iñaki Anasagasti.

El Tribunal de Apelación de París rechazó ayer la excarcelación de Ibon Fernandez Iradi. Ibon está gravemente enfermo ya que padece esclerosis múltiple. Hemos hablado con su compañera Ainara Fresenera.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara Lierni Elortzaren eskutik. Aste honetako azokek ederki erakusten dute udaberri betean gaudela. Bertako marrubiak, udaberriko zizak, onddoak eta zainzuriak aipatu dizkigu Elortzak; kanpoko produktuen artean berriz, udako fruituak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »