BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

alpeAlpeetako hegazkin istpripua eta ondoren kaleratu den informazioa hedabideek nola landu duten aztertu dugu “asteko argazkiak” atalean Bostok Photoko Gari Garaialderekin. Zilegi al da ustez istripua eragin zuen kopilotuaren etxea izan daitekeenaren irudia hedabideetara ekartzea? Datu zaparradaren atzean ez al dago “besteak horretan dabiltzaneaz, ni ez naiz gutxiago izango”? Hiru argazki eta zenbait gogoeta Gari Garaialdek ekarri dizkigunak.

Aste Santuaren atarian oporrei eta turismoari begira jarriko gara. Basklink Euskal Herriko turismo eskaintza guztia bildu eta promozionatzen duen plataforma digital berria ezagutu dugu. Aitzindaria, zazpi probintzietako turismo eskaintza  oso gune berean biltzen duen lehena baita. Leire Agirrezabala komunikazio eta marketing ardurdunak eman dizkigu xehetasunak. Aste Santuko proposamena ere egin digu.

Independentzia 18 hilabetetan gauzatzeko bide orria adostu dutela eta, Kataluniara begira jarri gara lehenik ondoren gure herrira begira jartzeko. Burujabetza prozesuen estratejia beharraz eta subjektuen arteko artikulazioaz gogoeta egin dugu tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin.

Ostiralean abiatuko da Ernaik eta Aitzinak antolaturiko Gazte Martxa. Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri Egunean amaituko da Iruñean. Gaur beraz, gazte mugimenduak antolaturiko ekimen honi begira jarri gara eta horretarako Maialen Etxeberria [Ernai] eta Koldo Etxegarai [Aitzina] elkarrizketatu ditugu Kalegorrian.

Aste zaila eta gatazkatsua izaten ari da Gasteizeko Errekaleor auzoko bizilagunentzat. Atzo bertan, Iberdolako langileek argia moztu zieten eta poliziak auzokideen kontra kargatu zuen. Honenbestez, argi-indarrik gabe igaro behar izan dute gaua auzokide gehienek eta badirudi Udalak proiektu autogestionatu hau eteteko erabakia hartu duela. Edozein kasutan, Errekaleorreko auzokidea den Jonbek baieztatu digunez “erasoen gainetik auzoa bizi berritzen” jarraituko dute aurrerantzean. Gaurko mobilizazioak deitu dituzte eta eguerdian prentsaurrekoa eskainiko dute.

Ayer supimos que la Audiencia Provincial de Araba ha desestimado la denuncia presentada por el joven gasteiztarra Xuban Nafarrate contra la Ertzaintza por las lesiones que sufrió en una carga policial durante la jornada huelga general del 29 de marzo de 2012, al concluir que no fueron producidas por una pelota de goma. Una sentencia “injusta” en opinión de Joseba Nafarrate [padre de Xuban] que hoy, en Kalegorrian, ha abogado por la eliminación total e inmediata de las pelotas de goma.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Donostiako Bulebarrean 8 orduko elkarretaratzea hasiko dute eguerdian Jon Anzaren senide eta lagunek deituta.  Hitzordua bikoitza da, Donostian, bata, Parisen bestea. Izan ere, Jon Anzaren auzian Estatu frantziarrak izandako arduraz epaiketa egingo dute gaur Parisen. Ingurumari honetan elkarrizketatu ditugu Maritxu Paulus Basurko, familaren abokatua eta Maixo Pascassio, Jon Anzaren bikotea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »